euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ohorezko Doktoregoa emango dio Caraboboko Unibertsitateak Laurentzi Odriozola oposizioko kazetariari

2010/03/15

Laurentzi Odriozola Echegaray, errekonozimendua jasotzen Caracasen joan den azaroan. Oso haurra zela iritsi zen gaur egun Notitarde egunkariko zuzendari dena, gurasoekin, Venezuelara.
Laurentzi Odriozola Echegaray, errekonozimendua jasotzen Caracasen joan den azaroan. Oso haurra zela iritsi zen gaur egun Notitarde egunkariko zuzendari dena, gurasoekin, Venezuelara.

PUBLIZITATEA

Ekitaldia datorren asteko asteartean egingo da eta Laurentzi Odriozola Venezuelako Valencia hiriko Notitarde egunkariko zuzendaria dauka protagonista. Caraboboko Unibertsitateak, "profesionalki zein pertsona gisa" dituen ezaugarri eta tasunak azpimarratuz, Zuzenbideko Honoris Causa Doktoregoa emango dio Laurentzi Odriozola Echegaray-ri, omendua "gizon kuraiadun, objektibo, orekatu eta justu" legez definituz, egungoa bezalako testuinguruan, "Venezuelan, zailtasun, gatazka eta egoerak larriak bizi ditugunean, non zoritxarrez, ados ez gauden gauzak salatu eta esateko oso kuraiatsua behar den izan", adierazi du eskola nagusi horretako buruak. Laurentzi Odriozola 1939an Euskal Herritik Venezuelara erbesteratua iritsi zen belaunaldiko gazteenetakoa da, hilabeteak zituela heldu baitzen, gurasoekin, gerora bere egin duen herrialdera.

Valencia, Venezuela. Caraboboko Unibertsitateko Jessy Divo de Romero errektoreak bihar zortzi, asteartean, martxoaren 23an, ezarriko dizkio Zuzenbideko Ohorezko Doktoregoaren ezaugarriak Carabobo estatuko Valencia hiriburuan egoitza duen Notitarde egunkariko zuzendari den Laurentzi Odriozola Echegaray-ri. Divo de Romeroren esanetan, unibertsitateak eman dezakeen aitortzarik handiena Odriozolari emateak garrantzi berezia hartzen du, "Venezuelan, zailtasun, gatazka eta egoerak larriak bizi baititugu, non zoritxarrez ados ez gauden gauzak salatu eta esateko oso kuraiatsua behar den izan".

Errektorearen Bulegoko buletinak biltzen duenez, unibertsitateburuaren ahotik, "Laurentzi gizon kuraiatsua da, baina batez ere Notitardeko zuzendari gisa daukan arduraren aurrean gizon objektiboa, orekatua eta justua, eta nik uste dut balio horiek bat datozela gaur erakunde honetatik defendatzen ditugun balioekin".

Erbesteratutako belaunaldiko partaide

Bere aldetik, Pablo Aure, aitortza hau bideratu duen bulegoko koordinatzaileak azpimarratu du euren asmoa izan dela Laurentzi Odriozolari ematen zaion Ohorezko Doktorego hau "etsenplua izan dadin nazio osoarentzat, geure Caraboboko Unibertsitatearen eskutik, adierazpen askatasuna hain kolpatua dagoen krisialdi honetan, bidezko errekonozimendua emanez gizarte komunikatzaile lanetan kuraiez ari den, eta Notitarde egunkariaren ildo editorialaren bidez ez dela amore eman behar, ez dela bildurrik izan behar eta zailtasunen gainetik aurrera egin behar dela esan duen gizon honi, adierazpen askatasuna astindu nahi duen sistema bati aurre egiteko modu bakarra, hain zuzen, jendeaurrean ipintzea nahi ez dituzten gauzak, jendaurrean ipintzea dela esan duen gizon honi".

Laurentzi Odriozola Echegaray hilabete batzuk bakarrik zituela sartu zen Euskal Herritik Venezuelara, aitamekin, Francoren altxamenduarekin hasitako gerlarengatik erbesteratu behar izan zuen belaunaldiko partaide; bere kasuan 1939ko uztailaren 9an sartu zen La Guairako portura, erbesteratuen lehenengo untzian, Cuba izenekoan. Joan den azaroan hain zuzen, garai hartan venezuelaratu zen erbesteratu belaunaldi osoari omenaldia egin zitzaion Caracasko Eusko Etxearen eskutik, Odriozola bera tarteko.

Honoris Causa Zuzenbide Doktore titulua emate ekitaldia 2010eko martxoaren 23an egingo da Caraboboko Unibertsitateko Paraninfoan, arratsaldeko bostetan, erakin historikoan, Zuzenbide Fakultate ohian, Kolonbia kalean, Valencia Venezuelan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia