euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Bziber lehiaketa' EHko eta Diasporako gazteentzat: bidali zeure bideo edo edukia euskaraz Tik Tok eta Instagramez

2021/03/26

Ekimena gaur hasiko da eta apirilaren 10era arte dago parte hartzeko aukera
Ekimena gaur hasiko da eta apirilaren 10era arte dago parte hartzeko aukera

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketaren 3. edizioa hasiko da gaur euskal gazteen artean. Proposamena 11 eta 16 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago, eta sare sozialetan euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Aurreko bi edizioetan ez bezala, oraingoan, Bizkaia ezezik, Euskal Herri osoa eta Diaspora ere dauzka eremu. Parte hartzeko, Bziber lehiaketaren Instagram eta TikTok kontuak jarraitu beharra dago, erronkak jaso, bideoak egin eta hona igo: (@bziber_lehiaketa).

Edurne Azkarate aktorea da lehiaketako gidaria eta lau erronka botako dizkie gazteei Tik Token, ondoren gazteek bideoak egiten ditzaten. Erronkei erantzuten dietenek zozketa batean parte hartuko dute eta teknologiari lotutako "TikTok kutxa bat" (argi gurpila eta kroma egiteko tresnak) eta Bziber markako arropa izango dituzte sari. Apirilaren 10a da materiala igotzeko azken eguna, eta apirilaren 12an irabazleak iragarriko dituzte webgunean eta sareetan.

Aurten, gainera, partaidetza Euskal Herri osoko gazteei, baita Diasporakoei ere, zabalik dagoela. Ez galdu aukera zure adineko gainerako gazte euskaldunekin bat egin eta zure sormenari eragiteko, euskara eta sare sozialak lokarri. Ongi pasatzeko eta sari bat zeureganatzeko aukera ere izango duzu.

Oinarri eta xehetasunak, hemen.

Animatu eta parte hartu zuk zeuk, edo pasa informazioa zeure Euskal Etxean edo zeure euskara klasean balia dezakeen bati!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia