euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 'Roots Leadership' sariko izangai izendatu du herriko Oberenak Euskal Etxea

2021/03/29

Battle Mountaingo Merkataritza Ganbera, Nevadan
Battle Mountaingo Merkataritza Ganbera, Nevadan

PUBLIZITATEA

Battle Mountain, AEB. Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 2021eko "Roots Leadership" (erroen buruzagitza) sarirako izangai izendatu du bertako Oberenak Euskal Etxea. Sariaren irabazleak apirilaren 16an adierazi eta banatuko dira Merkataritza Ganberak antolatu duen afari eta ekitaldi batean. battle Mountaingo Euskal Etxeak familia giroko lan ederra darama bertako euskal kultura sustatzen eta gaztetxoei ekitaldi sanoak eta baloreei lotuak proposatzen.

Dantza taldea dauka umeei eta gaztetxoei zuzendua, eta bere kide bolondresek elkartasun ekitaldiak egiten dituzte herriaren zerbitzuko, euskal elkarretaratze eta festak antolatzen dituzte euskaldunen eta ez euskaldunen gozagarri, mus saioak eta beste zenbait ekimen, NABOko parte izanik.

Gainerako elkarteek bezala pandemiak bere martxari eragin dio "baina azken urtean linbo batean bezala egon ondoren", martxoan berreskuratuak dituzte dantza errepika edo entseguak, "eta Udako Euskal Festa ere hasiak gara prestatzen", Shirley Satica Sheperd-ek EuskalKultura.eus-i adierazi dionez.

Honakoek osatzen dute Oberenak-en Zuzendaritza Taldea:

-Lehendakari: Megan Lenz Hernandez
-Lehendakariorde: Maite Narvaiza Kovis
-Idazkari/Diruzain: Shirley Satica Shepherd
-NABO delegatua: Johana Reeves

-Battle Mountaingo Oberenak Euskal Etxea



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia