euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadan, Battle Mountain-go Oberenak EEak mantendu egingo du 2021eko bere Euskal Festa, abuztuaren 7an

2021/03/29

Udako Euskal Piknik eta Festarako prestatzen Nevadako Battle Mountain-eko Oberenak Euskal Etxeko dantzariak
Udako Euskal Piknik eta Festarako prestatzen Nevadako Battle Mountain-eko Oberenak Euskal Etxeko dantzariak

PUBLIZITATEA

Battle Mountain, AEB. Hala erabaki dute Euskal Etxeko partaideek martxoaren 18an eginiko bilkuran, egoera zinez aldatzen ez bada bederen. Urteroko Euskal Festa abuztuaren 7rako deitu dute, beraz, arratsaldeko ordubietatik aurrera, herriko Lion's Park-en, jolasak, dantza eta partekatutako janari-edaria tarteko. Janaria, txorizo sanwitxak izango dira, baita bestelako mokaduak ere, zehaztasunak erabakitzeke, eta tabernatxo bat zabalduko dute edariei dagokienez. Musika arloan bertako Jessie Diaz DJari proposatuko diote animazioa..

Ekitaldian Euskal Etxeko dantzariek hartuko dute parte, ohi denez, baina udan eta aire librean izanik, ez dute dantza-jantzi oso batekin konplikatuko eta dantzariak elastiko batez, praka laburrez, espartinez eta euskal mokanesa edo zapia lepoan jantziko dira. Elastikoari dagokionez, beltza eta eguzkilore irudiduna izatean pentsatu dute, baina horretarako klubeko Shirley Sheperd, Samme sortzailearekin mintzatuko da diseinu berri bat egin dezan.

Jolas eta Jokoen Batzordeko Kalee, Jenny, Maite, Britney eta Megan lanean ari dira parkeko animazioa sustatzearren eta besteak beste txingak, soka-tira eta txanda-lasterketa bat leudeke programaren barnean. Ekitaldiko kartela sortu eta zabaltzea Meganen ardurapean dago.

Gainerako erabakiak data hurreratzen joan ahala joango dira iragartzen.

Urteroko piknikaren aurretik Uztailaren 4a dago, eta Konderriak "Txirrina jo" joko bat erosi du eta Euskal Etxeari eskaini dio egun berezi horretan Elquist Park-en ezarri eta elkartearentzako dirugile erabilin dezan. Oberenak-ek bolondresak eskatzen ditu bere bazkide eta lagunen artean txandak antolatu eta eskaintzari etekina atera ahal izateko.

-Battle Mountaingo Oberenak Euskal Etxea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia