euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Geroago, baina Buenos Airesko Mexiko kalean ere ospatu dute San Fermin, Ekin Dantzari Taldea antolatzaile

2010/08/03

Ekin Dantzari Taldeko kideek bildutako jendeari dantzarazi zioten
Ekin Dantzari Taldeko kideek bildutako jendeari dantzarazi zioten

PUBLIZITATEA

Uztaila bukatu aurretik, Buenos Airesko Ekin, Eusketxe eta Euskaltzaleak-en egoitzan ere ospatu zen San Fermin Jaia. Aurten etxeko dantzariek hartu dute festa antolatzeko ardura, esan nahi baita Ekin Dantzari Taldeak. Aitor Alavaren gidaritzapean, hamazazpi kidek osatzen dute gaur egun dantza talde hori; eta euren etxean gauzatzen diren jaiak alaitzeaz gain, beste euskal etxeen gonbiteak ere jasotzen dituzte sarritan dantzariek, beste hainbat herritan dantza egiteko. Joan den 24an, ordea, Buenos Airesen bertan geratu ziren Nafarroako jairik garrantzitsuaren giroa Argentinako hiriburuan pizteko. Eurak prestatutako bideo batez eta dantza tipikoak lagun gozatu ahal izan zuten festaratutako lagun guztiek.

Buenos Aires, Argentina. Gaueko 9etan hasi zen uztailaren 24ean hurbiltzen Mexiko kalean dagoen euskal etxera. Hotza handia zen baina esaera zaharrak dioen bezala “gustuko lekuan, aldaparik ez”. Horregatik seguruenik, ia ehun pertsona gerturatu ziren Ekin Argitaletxeak, Euskaltzaleak elkarteak eta Euskal Kultue Etxeak 2005az geroztik duten egoitzara.

Jaiarekin hasteko, Ekin Dantzari Taldeko kideek prestatutako bideo bat proiektatu zen. Hamalau minututako bideoan, Iruñako irudiak, Orson Wellsen hitzak, Ernest Hemingway-en “Fiesta” bere liburuko pasarte batzuk eta 1894ko Murcheanteko makil dantzaren bertso batzuk agertzen ziren.

Ekin Dantzari Taldeak antolatutako San Fermin jaia 2010 01

[Ekin Dantzari Taldeak 'Agurra' eta 'Eusko dantza' dantzatu zituen]

Ondoren, aurten lehendabizikoz euskal astean aurkeztuko den taldeak Agurra eta bi esku dantza dantzatu zituen. Afaldu eta gero, dantzatzen jarraitu zuten gazteek, oraingoan publikoarekin batera. Parranda berandu arte luzatu zen, hango eta hemengo musikarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia