euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak 2026 Nazioarteko Narrazio Lehiaketa deitu du, lanen epemuga irailaren 18a

2026/07/06

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideak 2019ko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' festan
Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideak 2019ko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' festan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bere 131. urteurrena ospatzearen karietara, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés erakundeak, bere Kultura Azpibatzordearen bidez, 2026ko Nazioarteko Narrazio Lehiaketa deitu du. Ekimenaren helburua kultura sustatzea eta idazleei beren lana erakusteko aukera ematea. Parte-hartzaileek 18 urte izan beharko dituzte gutxienez; lanak originalak beharko dute izan, gaztelaniaz idatziak, argitaragabeak eta euskal gaikoak, gehienez 70 lerroko luzerarekin, eta irailaren 18a baino lehen beharko dira jaso posta elektronikoz.

Oinarriak

1.- Lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak beharko dute izan eta gaztelaniaz idatziak; argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batera aurkeztu gabeak eta sari-epai baten zain ez daudenak. A4 Word formatuan behar dira aurkeztu, alde bakarretik idatzita, lerroarte bakarrean, Arial letra-tipoa erabiliz, 12 tamainan. Narrazioak ezin ditu 70 (hirurogeita hamar) lerro baino gehiago izan.
2.- Parte-hartzea posta elektronikoz soilik egingo daiteke, helbide honetara: concursocuentosiparralde@gmail.com.
3.- Egileek bi fitxategi aurkeztuko dituzte; mezuaren gaian "Lehiaketa" hitza eta ipuinaren izenburua agertu behar dira. a) Lehenengo fitxategiak ipuina bera baitaratuko du, narrazioaren izenburua lehen orrialdean eta eranskinaren fitxategiaren izenburuan agertuz. Gomendagarria da ipuinaren izenburua lehiaketaren gaiaren berdina ez izatea. b) Bigarren fitxategiari "Datuak" izena jarriko zaio eta bertan lanaren izenburua, parte-hartzailearen datu pertsonalak ipiniko dira (NAN edo pasaporte zenbakia, jaiotze data, helbidea, telefono zenbakia eta harremanetarako helbide elektronikoa).
4.- Egileek testuaren argitalpenari eta zabalkundeari dagozkion eskubideak Iparraldeko Euskal Etxea-CVFri uzten dizkiote dizkiote.
5.- Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 18a izango da, 18:00etan (Argentinako ordua), egun hori ere barne.
6.- Lehiaketaren emaitzak azaroaren 6an jakinaraziko dira harremanetarako kanal desberdinen bidez.
7.- Parte hartzeak adierazitako baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar.

Sariak

- 1. saria: Bi lagunentzako afaria Iparraldeko Euskal Etxeko jatetxean eta diploma.
- 2. saria: Diploma eta oparia
- 3. saria: Diploma eta oparia.
- 4., 5. eta 6. postuak: Diploma eta aipamen berezia.
- 7., 8., 9. eta 10. sariak: Diploma eta literatura aitortza.

Sarien banaketa

Sariak azaroaren 27an banatuko dira Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan, Moreno 1370, 1. solairua, Buenos Airesko Hiri Autonomoan. Egilea Buenos Aires Hiritik kanpo edo atzerrian bizi bada, posta elektronikoz bidaliko zaio.

Antologian sartzen ez diren lanak Iparraldeko Euskal Etxeko Liburutegiaren bilduman sartuko dira eta kultura interesekoak sailkatuko dira gerora begira zabalduak izan daitezen

Epaimahaia

Epaimahaia literatura munduko eta kulturako pertsonaia ospetsuek osatuko dute, honakoak dira: Carlos Federico Borrás doktorea (abokatua, kazetaria, "Presencia Vasca" irratsaioko zuzendaria eta Paraná Entre Ríos-ko Urrundik Euskal Etxeko presidente ohia); Fabio Javier Echarri (historialari eta historia irakaslea, Chaco Probintziako Komunikabideen Museoaren sortzailea eta zuzendaria, eta Chacoko "Kotoiaren Lurra" Euskal Etxeko sortzailekide eta presidente ohia); eta Kepa Etchandy (argazkilaria, kazetaria eta idazlea, Baionakoa, Euskal Herrian. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa izango da. Lehiaketa ez da hutsik utziko, eta hemen jasota ez dauden gaiak epaimahaiak ebatziko ditu.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia