euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bost euskal luzemetraia emango ditu Bogotako Zinematekak uztailaren 28tik aurrera "¡Que haiga paz!" programapean

2023/07/21

Uztailaren 28an, datorren ostiralean hasiko dira ematen Bogotán euskal filmok, Ander Uriarteren 'Karpeta Urdinak'-ekin (2022) hasita
Uztailaren 28an, datorren ostiralean hasiko dira ematen Bogotán euskal filmok, Ander Uriarteren 'Karpeta Urdinak'-ekin (2022) hasita

PUBLIZITATEA

Bogotá, Kolonbia. Gatazka eta bizikidetza ardatz duten bost euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira datorren ostiraletik, uztailaren 28tik, ondoko asteko larunbatera, abuztuan 5era, Bogotako Cinematecan. Film hauek Kolonbiako Egiaren Batzordeak, Arteen Institutu Distritalak (Idartes, gaztelaniazko siglatan) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programa zabalago baten parte izango dira, “Que haiga paz: campo visual, conflicto y memoria” izenekoa.

Egitasmoaren helburua da zinemaren inguruan elkarrizketa bat sortzea, honek Kolonbiako gatazka armatuan duen lekuaz, bere balio narratiboaz eta egiari aurre egiteko gizartearentzat duen garrantziaz hausnartzeko. Kolonbiar gizarteari gertatutakoaz hausnarketa bultzatu nahi du, horrela, adiskidetzerantz bidea egiteko. Programazioaren baitan, hilero, elkarrizketa sozialari ekarpenak egingo dizkioten bertako eta nazioarteko ikus-entzunezko lanak aurkezten dira.

Testuinguru horretan, euskal gatazka eta bizikidetzaren gaiari heltzen dioten honako filmak programatu dituzte:

—‘Karpeta Urdinak’ (Ander Iriarte, 2022) Eros txartela

Uztailak 28, 7:30 p.m. - Sala 3 artoan
Abuztuak 6, 4:30 p.m. - Sala 2 artoan

—‘Non Dago Mikel?’ (Miguel Ángel Llamas, Amaia Merino, 2020) Eros txartela

Uztailak 30, 8:00 p.m. - Sala 2 artoan
Abuztuak 5, 5:00 p.m. - El Tunal artoan

—´La pelota vasca, la piel contra la piedra´ (Julio Médem, 2003) Eros txartela

Abuztuak 1, 5:00 p.m. Sala 3 artoan
Abuztuak 3, 5:30 p.m. - Sala 3 artoan

—´Yoyes´ (Helena Taberna, 2000) Eros txartela

Abuztuak 1, 4:30 p.m. - Capital artoan
Abuztuak 4, 7:30 p.m. - Sala 2 artoan

—‘La Fuga de Segovia’ (Imanol Uribe, 1981) Eros txartela

Abuztuak 2, 4:00 p.m. - Sala 2 artoan
Abuztuak 5, 4:00 p.m. - Sala 2 artoan

Zikloaren komisariotza Bogotako Cinematecari zor zaio.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia