euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordaleko EEak "Euskaldunen Plaza"ren 40. urteak ospatuko larunbat honetan, eta 2025-2025 ikasturtea inauguratuko

2025/09/26

Alkatea bertan dela, irailaren 27an Bordelen, Euskaldunen Plazaren arra-estreinaldia eta 2025-2026 ikasturtearen estreinaldia
Alkatea bertan dela, irailaren 27an Bordelen, Euskaldunen Plazaren arra-estreinaldia eta 2025-2026 ikasturtearen estreinaldia

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Bordaleko Euskal Etxeak jai programa batez ospatuko du larunbat honetan, irailaren 27an, bere egoitzaren atzealdean dagoen Place des Basques edo Euskaldunen Plazaren inaugurazioaren 40. urteurrena. Ekitaldiak hiriko alkate Pierre Hurmic ere partaide izango du, Eusko Jaurlaritzako, elkarte lagunetako eta EE bereko buruzagi, bazkide, adiskideekin batera. Deialdi berean Euskal Etxearen 2025-2026 kultura ikasturte berria ere abiaraziko da eta bertaratutakoek Juliette Magnevasoaren kontzertu batez gozatu ahal izango dute. Oroi dezagun Madagaskar eta Euskal Herrian jatorria duen kantari hau ezaguna egin zela Euskal Herri osoan Pauline & Juliette kantu bikoteko kide bezala.

Euskaldunen Plazan antolatu ohi diren gainerako ekitaldietako askotan bezala, gaualdiak jatetxe eta kantina zerbitzua izango du, Euskal Etxeko bolondresak zerbitzari. Eta elkarteko Kantuz euskal kantu herrikoi korala ere arituko da zenbait momentutan animazio lanetan, kantatuz eta bertaratutakoei heiekin kantatzeko aukera ematen, beti ere tradizioan kokatutako zein errepertorio garaikideko abesti ezagunen selekzio bat.


"La Playa" izeburuko kantua izan zuen Juliette Magnevasoa-k bere lehenengo single-a, 2024an

Juliette Magnevasoari buruz (hemen Spotify-n), esan dezagun ia hamar urteko ibilbidea daramala oholtzetan Madagaskarren jaio eta Euskal Herrian hazia den artista honek. Madagaskarreraz, euskaraz, framtsesez eta espainieraz abestu izan du. Kantuz, Euskal Herrian eta Frantzia hegomendebaldean aritu izan da, besteak beste, eta Bordelekoaz gain, esaterako Pariseko eta Madrilgo Euskal Etxeetan, bereziki aipatu bikote Pauline & Juliette ezaguneko partaide. Francis Cabrel edo Richard Bona bezalako pertsonalitateak, edo Gaby Moreno eta Sandra NKake-k ezagutua, 2024an plazaratu zuen "La Playa" bere lehenengo single-a eta aurten bere lehen bakarkako lana, "Guitare nouée sur corps humide".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia