euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolivar, Buenos Aires eta Rosarioko nafar etxeak urte amaierako topaketa batean bildu dira Santa Feko Rosarion

2021/12/15

Nafar Etxeen Topaketa Rosarion (argazkia Nafar Etxea)
Nafar Etxeen Topaketa Rosarion (argazkia Nafar Etxea)

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Ehun bat lagun bildu ziren abenduko lehenengo asteburuan Rosarion, Argentinako Nafar Etxeen Topaketan parte hartzeko. Gaur egun aktibo dauden elkarteen artean, Martin Urtasun lehendakari duen Buenos Aireskoak, Mariana Sardon lehendakari duen Bolivarrekoak eta Oscar Croce buru duen Rosariokoak hartu zuten parte. Mendozako Nafar Etxeko lagunak ezin izan zuten Rosariora bertaratu beren elkartearen urteurrena ospatu zutelako asteburu berean.

Topaketaren egitarauari jarraituz eta osasun protokoloa betez, elkarte anfitrioiak mota askotako ekintzak antolatu zituen asteburuan zehar: buruzagien bilera, dantzarien entseguak, afariak eta dantzaldia. Larunbateko dantzaldian talde guztiek hartu zuten parte –dantzari helduek zein txikiek– eta Nafar Etxe rosariotarreko txistulariek txalo zaparrada jaso zuten euren aireekin.


Dantza errepertorio zabala taularatu zuten nafar etxeetako dantzariek (bideoak Nafar Etxea)


Txikiak: dantzan eta txistua jotzen (bideoak Nafar Etxea)

Rosarioko elkarte nafarreko egoitza nagusian egin zituzten ekintzez gain, bildutakoek Nafar Etxe rosarioatarrak Santa Fe probintzioa bereko Funes herrian daukan ‘Aupa Navarra’ kirol zelairaino ere joan ziren. Bertan aisialdiko aktibitateak egin zituzten. Nafar etxeetako agintariek Topaketaren oso balantze ona egin dute, izan ere datorren urtean errepikatzeko asmoa adierazi dute dagoeneko,.egoitza oraindik zehaztu gabe.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia