euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Unibertsitateak euskal ikasleei zuzenduriko doktoretza beka deialdia egin du

2014/02/24

Boise Estatuko Unibertsitatearen kanpusa
Boise Estatuko Unibertsitatearen kanpusa

PUBLIZITATEA

Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko doktoretza beka sortu du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekek urtebeteko iraupena izango dute eta ikasleak doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika arloko sailetan. Bekak matrikula osotasunean ordainduko du eta, horrez gain, ikasleak 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko du ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Boise, AEB. Boise State Universityk doktoretza egiteko beka eskaintzen ditu, Boiseko euskal komunitateak eta unibertsiteko Euskal Ikasketa Programak lagunduta. Bekak Ingenieritza Elektronikoan edo Informatika alorreko lizentziatura edo masterra duten ikasleei zuzenduak dira (edo ikasketa horiek aurtengo abuztua baino lehen burutzen dituztenei).

Bekak matrikularen gastuak ordainduko ditu eta 18.000-25.000 dolarreko bidaia-poltsa emango die ikasleei, ostatu eta egonaldiko gastuetarako. Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programak eta Boiseko Euskal Museoak Idahoko euskal komunitatearekin bat egingo dute ikasleei harrera egiteko eta euren festa eta ekitaldietara gonbidatuko dituzte urtean zehar.

Dokumentazioa eta epea

Hautagaiek honako dokumentazioa bidali behar dute, martxoaren 15a baino lehen:

Eskabide orria

• gomendiozko 3 gutun

• Itzulpen ez ofizialak

• Ikerketa arloa zehaztuz interes-adierazpena

Eskabideak e-mailez bidali behar dira EBarneySmith@boisestate.edu helbidera, “Basque PhD Scholarship” mezuarekin. Unibertsitateak maiatzeran 1a baino lehen aditzera emango du erabakia. BSUk hautatzen duen ikasleak ingeles maila erakutsi beharko du.

Informazio osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia