euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskaldun egiten gaituzten errito'ez tailerra Boisen asteburu honetan BSUn, John Ysursaren eskutik

2013/03/08

Asteburu honetako tailerra gidatuko duen John Ysursa historialaria artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Asteburu honetako tailerra gidatuko duen John Ysursa historialaria artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

"Annul Rituals that Define Basques" (euskaldunak definitzen dituzten erritualak) izenburuko tailerra egingo dute asteburu honetan Idahoko hiriburuan bertako Boise State University-ko (BSU) Basque Studies Minor-ak antolaturik, Historian doktore den John Ysursaren ardurapean. Larunbat eta igandez egin ohi diren saio hauek zenbait euskal gai jorratzen dituzte urtean zehar, horietarik azkena joan den asteburuan, 'Women in Basque Culture' gaiaz Lisa Corcosteguiren eskutik, eta hurrengoa datorren asteburuan, 'Basque Stories: Fact of Fiction' gaiaz, Jacob Singer-en eskutik.

Boise, Estatu Batuak. Ekimena Boise State University-ko Basque Studies Minor delakoak euskal ikasketen alorrean, euskal kulturako hainbat alorren berri hedatzearren antolatzen duen eskaintzaren baitan kokatzen da eta bertara Unibertsitateko zenbait diziplina eta adarretan ikasle diren pertsonak daude gonbidatuta. Asteburuko (larunbat eta igandez luzatzen dira) tailer hauetako bakoitzak unibertsitate-kreditu bana ekartzen dizkie parte hartzen duten ikasleei.

Hona datozen asteetarako egitaraua, unibertsitatean ikasten diren karrera eta diziplinak aipatuta:

-Martxoaren 9 eta 10ean: Annual Rituals that Define Basques (BASQ-STD 294/494), Ysursa, John (Antropologia, Atzerriko hizkuntzak, Historia, Soziologia)

-Martxoaren 16 eta 17an: Basque Stories: Fact or Fiction (BASQ-STD 294/494), Singer, Jacob (Ingelesa, Atzerriko hizkuntzak)

-Apirilaren 6 eta 7an: Genocide Studies: The Basque Case (BASQ-STD 294/494), Irujo, Xabier (Historia, Politika, Atzerriko hizkuntzak, Antropologia)

-Apirilaren 13 eta 14ean: Cooperativism: The Basque Case (BASQ-STD 294/494) Irujo, Xabier (Historia, Ekonomia, Nazioarteko tratuak, Soziologia)

Espainiera tailerra

-Apirilaren 6 eta 13an: Introducción a la Cultura Vasca (SPANISH 494), Kortazar, Izaskun

Bestalde, hauek dira 2013a hasi zenetik gaurdaino egin diren tailerrak Boise State University-ko Minor in Basque Studies-ek antolatuta:

-Urtarrilaren 26 eta 27an: Post-Franco Film and Lit. (BASQ-STD 294/494), Izurieta, Ibon (Ingelesa, Atzerriko hizkuntzak, Historia, Antzerkia)

-Otsailaren 2 eta 3an: Basque Cinema: Julio Medem (BASQ-STD 294/494), Lete, Nere (Atzerriko hizkuntzak, Soziologia, Antzerkia)

-Otsailaren 9 eta 10ean: Basque Sporting Life (BASQ-STD 294/494), Lachiondo, Dave (Historia, Kinesiologia)

-Martxoaren 2 eta 3an: Women in Basque Culture (BASQ-STD 294/494), Corcostegui, Lisa

(Antropologia, Generoa, Soziologia)

-Tailerrei buruzko xehetasunak, hemen
-BSUko Euskal Ikasketak: http://sspa.boisestate.edu/basquestudies



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia