euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bill Clinton John Garamendiren kanpaina lagun arituko da gaur San Frantziskoko Euskal Etxean

2009/10/06

Clinton eta Garamendiren arteko elkarretaratzea iragartzen duen afixa
Clinton eta Garamendiren arteko elkarretaratzea iragartzen duen afixa

PUBLIZITATEA

Bill Clinton Estatu Batuetako presidente ohia John Garamendiren aldeko kanpainaren barruan arituko da gaur arratsaldean San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en, gaur egun Kaliforniako gobernadoreordea den politikari euskalduna Estatu Batuetako Kongresuko aulki bat lortzeko egiten ari den programaren barne. Ekitaldi publikoa gaur eguerdiko ordubi t'erdietan egingo da South San Frantziskoko Euskal Etxean (Basque Cultural Center, 599 Railroad Avenue). Jakina denez, Garamendik irailaren 1eko primarioak irabazi zituen, baina erabateko gehiengoa lortu gabe. Orain, hautagai demokratak azaroaren 3an izango diren bozetan eserlekua bereganatzea espero du, besteak beste Clinton kanpainako lagun duela. Hitzordua, gaur Basque Cultural Center-en.

San Frantzisko, Estatu Batuak. Bill Clinton Estatu Batuetako presidenteak (Euskadin lehendakariek bezala Estatu Batuetako presidenteek 'presidente' trataera gordetzen dute kargua utzi dutenean ere) South San Frantziskoko Euskal Etxea (Basque Cultural Center) bisitatuko du gaur arratsaldeko lehenengo orduan, Kaliforniako gobernadoreorde den John Garamendi euskalduna AEBetako Kongresuko 10. barrutiko aulkia bereganatzeko egiten ari den kanpainari sostengua emateko.

2009 garamendi clinton bilera

John Garamendi Kalifornia barnealdeko 10. barrutian hutsik geratu den Kongresuko aulkia betetzeko hautagai demokrata da. Gaur egun Kaliforniako gobernadoreorde da. Garamendik esana zuenez, Clinton presidenteak agindua zion bertaratuko zela kanpainako ekitaldietako batera, baldin eta bien agendak bat egitea lortzen bazuten. Hori gaur lortu da, Clinton San Frantziskora etorri baita Golf-eko President's Cup izenekora biltzeko.

Euskal Etxean egingo duten elkarretaratze publiko honetan, Osasun Plan Unibertsala izango dute aipagaietako bat, nahiz eta horrekin batera egungotasuneko beste zenbait gai ere tratatuko dituzten. Bertan parte hartzeko txartela lortu nahi duenak lehen bait lehen beharko du deitu (925) 979-1061 edo (916) 863-6881 zenbakietara; edo e-maila idatzi, hona: RSVPforClinton@garamendi.org.

Lotura interesgarriak

John Garamendiren kanpaina webgunea
www.johngaramendi.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia