euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Festa lehertuko da gaur Rosarion 2012ko Euskal Argentinar Astearen baitan: egitarau eguneratua

2012/10/26

Atzo gauean Rosarioko Zazpirak Bat-en ateratako argazkia: gonbidatuetako batzuk giro xarmantean kantuz, gaur hasiko den asteburu itzelerako motorrak berotzen (argazkia EuskalKultura.com)
Atzo gauean Rosarioko Zazpirak Bat-en ateratako argazkia: gonbidatuetako batzuk giro xarmantean kantuz, gaur hasiko den asteburu itzelerako motorrak berotzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hemen da, iritsi da azkenean 2012ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko asteburua eta motorrak prest dira gaur eguerditik aurrera argentinar euskal egutegiko hitzordu nagusia den honetara herrialde osotik eta ondoko Uruguai, Brasil, Txile eta Paraguaitik, baita Euskal Herritik beretik ere, etorriko den jende saldoari ongietorria emateko. Rosarioko Zazpirak Bat-ek bere Mendeurrena ospatzeko ekitaldien barne kokatu du aurtengo Euskal Astea.

Rosario, Argentina. Munduan ehundik gora urte dituzten euskal erakundeen multzo berezira sartu izana ari da ospatzen aurten Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxea 2012ko edizioa hasteko ordu gutxi falta diren honetan. "100 años de abertzalismo" hartu du lelo gisa Zazpik. Ehundik gora urte dituzten euskal etxeen kasuan daude, esaterako, Buenos Airesko Laurak Bat eta Nafar Etxea, Bahia Blancako Union Vasca, Mexiko DFko Euskal Etxea, Txileko Santiagoko Euzko Etxea, Montevideoko Euskal Erria eta Euskaro euskal etxeak eta Buenos Airesen, baita  ere, Iparraldeko Euskal Etxea.

Hona gaurko arratsaldetik aurrera lehertuko den euskal azokaren bertsio eguneratuena, atzo gauean Rosarioko Euskal Etxetik EuskalKultura.com-etik eman diotenez. Harretaz begiratu, funtsezko gauzarik aldatu ez badute ere, aldaketa txiki batzuk bai baitaude hitzaldi eta mahai-ingururen kasuan:

Ostirala, urriaren 26a

-08:00etan, ordezkaritzen harrera. Gosaria. Lekua: Zazpirak Bat
-13:00ean, ordezkaritzen bazkaria. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak, Oroño eta 27 de febrero bulebarretan
-15:00tik 16:30etara, Floren Aoiz Independentistak sareko ordezkariaren hitzaldia. Lekua: Zazpirak Bat
-17:00etan, ‘Nortasuna eta ekonomia’ Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia. Lekua: Rosarioko uniberstitatea, Maipu 1065
-19:30etan, emanaldi artistikoa. Villa Mercedeseko abesbatza. Arrecifeseko Maral taldea. Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr abeslariak. Itxartu Dantza Taldea. Erreserbak, idazkaritzan. Lekua: El Circulo antzokia
-22:00etan, Taberna. Itxartu Dantza Taldearen fanfarria. Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr. Maral. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak, Oroño eta 27 de febrero bulebarretan

Larunbata, urriaren 27a

-08:00etan, ordezkaritzen harrera. Gosaria. Lekua: Zazpirak Bat
-09:00etan, FEVA bilera. Lekua: Zazpirak Bat
-11:00etan, FEVAko liburutegien bilera. Lekua: Zazpirak Bat
-11:00etan, dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua: Zazpirak Bat
-11:00etan, Liburutegien bilera (Feva). Zazpirat Bat-en
-13:00ean, Lore sorta Gernikako Arbolaren kimuari. Lekua: Gernika plaza, Salta eta Sabino Arana kaleetan
-13:00ean, ordezkaritzen bazkaria. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak
-13:15ean, FEVAko ordezkari eta agintarien bazkaria, Lekua: Zazpirak Bat
-14:00etan, aurreskularien entsegu orokorra. Lekua: Independentzia parkea
-15:00etan, ‘Euskal Herria euskal estatu berri bat Europan’ alderdi politiko abertzaleetako ordezkariekin debatea. Lekua: Zazpirak Bat
-17:00etan, Danborrada eta kalejira. Rosario Udaleko Gazteen musika taldea. Euskal etxeetako danborrari taldeak. Bandera monumentutik El Circulo antzokiraino

-19:30etan, Euskal etxeetako dantza taldeen emanaldi artistikoa. Erreserbak, idazkaritzan. Lekua: El Circulo antzokia
-22:00etan, Taberna. Itxartu Dantza Taldearen fanfarria. Urko, Naia Robles eta Natxo Knörr. Maral. Lekua: Nekazaritza Elkarteko instalazio ohiak, Oroño eta 27 de febrero bulebarretan

Igandea, urriaren 28a

-10:15etan, Meza. Villa Mercedeseko abesbatza. Nekazaritza Elkarteko instalazio ohien aurreko lur eremua
-10:45etan, Euskal dantzak plazan
-13:00etan, Euskal Asteko amaiera bazkaria
-15:00etan, euskara lehiaketen sari-banaketa
-17:00etan, agurra

-Edozein galdera egiteko: rosbazok@zazpirakbat.com

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia