euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertsoa.com webguneak 100.000 bisitatik gora eduki ditu urtebetean, horietatik herena inguru euskal Diasporatik

2008/02/23

Bertsoa.com interneteko bertso-plazaren irudia
Bertsoa.com interneteko bertso-plazaren irudia

PUBLIZITATEA

Harrigarria izan da Jexus Mari Irazurentzat urtebetean Bertsoa.com webguneak eduki duen bisita kopurua. Izan ere, epe horretan 100.000 bisitatik gora izan baititu, eta horietatik geren bat inguru Diasporako jendearenak izan dira. AEB, Hegoamerika eta Ertamerika, Europa Mendebaldeko herrialdeak, Txina, Australia, Yemen edota Indiatik jaso ditu bisitak bertso-plaza digital honek 2007ko urtarrilaren 18an sortu zenetik hona.
Iragan urteko urtarrilaren 18an aurkeztu zen Bertsoa.com bertso-plaza interneten eta geroztikako balantzea oso baikorra izan da, hastetik, hain zuzen ere webguneak aste batean 1.200 bisita baino gehiago jaso baitzituen Diasporatik. Orduandik hona 100.000 bisitatik gora eduki ditu, heren bat inguru munduko euskaldunenak. Jexus Mari Irazu da bertso-plaza honen sortzailea eta pozez zein harriturik hartu du urte honetan jasotako bisita kopuru handiaren berria, baina are gehiago Diasporatik interesa erakutsi duen pertsona kopuru handia. Izan ere, AEB, Hegoamerika eta Ertamerika, Europa Mendebaldeko herrialdeak, Txina, Australia, Yemen edota Indiatik jaso baititu bisitak urtean zehar.

Bertsoa.com plazaz-plazako bertsogintza eta informazioa biltzen dituen lehenengo agerkari digital tematikoa da eta 2007an, 200 bertso ekitaldi inguru jarri ditu sarean. Urte honetan bertso-plaza digitalak bertsolaritzaren hiru aspektu landu ditu nagusiki: plazaz-plazako 200 bertso-ekitaldi inguru sarean jarri, erreferentziazko 30 bertso-ekitaldi zuzenean eman eta gaurkotasun informatiboa jarraitu (hainbat albiste, erreportaia edota elkarrizketa egin ditu).

Lehenengo urte honetan jasotako arreta ikusita, Jexux Mari Irazuk segidari erreparatzen dio eta ideia berrietan pentsatzen dabil jada. EuskalKultura.com-i aipatu dioenez, zuzeneko emanaldietara bideratu nahi du bere proiektua. Hau da, informazio aldetik eta baita gaurkotasun jarraipen aldetik ere. Bertsoa.com-ek eskerrak ematen dizkie urtebeteko ibilian proiektua gauzatzen lagundu duten guztiei.


Lotura interesgarriak

Bertsoa.com webgunea
www.bertsoa.com

Bertsozale Elkartea
www.bertsozale.com

Bertsulari.com, Iparraldetik bertsoari eskainitako orrialdea
www.bertsulari.com

Bertsoa.com webgunearen eratzea
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 26an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia