Beka gehiago: Latinoamerikako doktoretza ikasleek EHUn egonaldiak egiteko laguntzen epea hilaren 30ean itxiko da
2008/04/18
Ikasleak UPV-EHUko liburutegi batean
PUBLIZITATEA
Euskal Herriko Unibertsitateak bekak eskaintzen ditu UPV-EHUk Latinoamerikako unibertsitateekin edo unibertsitateetan irakasten dituen doktoretzetako ikasleek egonaldiak egin ahal izan ditzaten euskal unibertsitate publiko honetan. Ikasle hauek Euskal Herrira etorri eta euren tesi zuzendariarekin aurrez aurre bildu eta lan egiteko bi egonaldi egin ditzakete. Laguntzen zenbatekoa 900 euro bidaia ordaintzeko eta egonaldiko egun bakoitzeko gehienez 30 euro izango dira. Laguntzak eskatzeko epea hilaren 30ean bukatuko da. Euskal Herriko Unibertsitateak bekak eskaintzen ditu Latinoamerikako unibertsitateekin edo unibertsitateetan irakasten diren
UPV/EHUko doktorego programetan matrikulatutako
Latinoamerikako ikasleen mugikortasuna errazteko, gisa honetan tesiaren zuzendarien eta doktoregaien arteko harremana errazteko eta hartara, doktoregaiek doktorego tesia eta haren defentsa errazago amaitu ahal izan dezaten.
Laguntzak ikasle hauek Euskal Herrian egin ahal izango dituzten bi egonaldien gastuak ordaintzeko erabiliko dira. Egonaldi bakoitzak hilabete eta hiru hilabete artean iraun beharko du, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) eskuratu ostean eta doktorego tesia defendatu aurretik egingo dira. Laguntza hauetarako eskakizunak aurkezteko epea apilaren 30ean bukatuko da.
Nortzuk eska ditzaketen
Laguntza hauek eskatu nahi dituztenek bete behar dituzten baldintzak Latinoamerikako unibertsitateetan irakasten diren UPV/EHUko doktorego programaren batean matrikulatuta egotea eta Ikertzeko Gaitasuna gaindituta izatea izango dira. Eskaerak, eta dagokien dokumentazioa, UPV/EHUko Doktorego Azpibatzordearen buruari igorri behar zaizkio, 'Latinoamerikako Deialdirako' dela adieraziz, helbide honetara:
Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
Master eta Doktorego Atala
I. Ikasgelategia
Unibertsitate Campusa
Leioa, Bizkaia
Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako campusetako Erregistro
Orokorreko bulegoetan aurkeztu behar dira, hau da,
UPV/EHUko 2002ko irailaren 26ko erabakian zerrendatutako bulegoetan. Bestela, Herri Administrazioen Araubide
Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen
30/92 Legeko 38.4. artikuluan adierazitako prozeduren
bitartez aurkeztu behar dira.
Deialdiari buruzko informazio osoa, UPV/EHUren webgunean eskuratu daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazio eta inprimakiak, hemen.