euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Basque Children of 37' elkarteak ekitaldiak deitu ditu larunbat honetan eta urtean zehar haur ebakuazioen 85. urteurrena gogoratzeko

2022/05/20

Basque Children of 37 elkarteak hainbat omenaldi egingo dizkie gerrako haurrei 85. urteurreneko urte osoan zehar
Basque Children of 37 elkarteak hainbat omenaldi egingo dizkie gerrako haurrei 85. urteurreneko urte osoan zehar

PUBLIZITATEA

Southampton, Ingalaterra. Gernikako Bonbardaketaren eta euskal haurrak Ingalaterrara ebakuatu zituzteneko 85. urteurrena betetzen ari garen urtean, Basque Children of 37 elkarteak hainbat ekitaldi iragarri ditu gertakari haiek oroitzeko. Larunbat honetan bertan, maiatzaren 21ean, Ingalaterran geratu ziren haurrak eta euren ondorengoak biltzen dituen elkarteak omenaldia antolatu die Southamptongo Udaletxean. 14:00etan, lore-eskaintza gauzatuko dute eta hitza hartuko dute erakundeko kideek, tokiko agintariek, biktimen ondorengoek eta errefuxiatuen aldeko egungo erakundeetako ordezkariek.

Ondoren, 14:30etan, "The Guernica Children" dokumentala proiektatuko dute Udaletxeko Hitzaldi-Aretoan. Bertako edukiera mugatua denez, hemen.behar da aldez aurretik izena eman.

Euskal Herrian, larunbatean bertan, online ekitaldi bat antolatu dute iluntzeko 20:00etan “Gernika presents Picasso” dokudrama proiektatuz eta galdera eta erantzun saio bat eskainiz filmeko arduradun diren Begoña Echeverria gidoigilea eta Annika Speer zuzendaritza sortzailea Estatu Batuetatik partaide. Jarduera Zoom plataformaren bidez segitu ahal izango da, izen-ematea hemen.

Uztailean Galesen, Caerleon eta Newport herrietan, ekitaldi gehiago antolatu dira, erakustaldia, kontzertuak, mahai-inguruak eta futbola ere tarteko, Eistedfodd jaialdiaren baitan. Irailean, Southamptongo Unibertsitatean, BCA '37 UK artxiboko argazki erakusketa bat estreinatuko dute eta oroimenezko monumentu berri bat inauguratu Town Quay Memorial Park-en.

Hauek programatutako ekintzetako batzuk baino ez dira. Ekitaldiei buruzko informazio osoa eta eguneratua eskuratzeko, bisita BCA '37 UK elkartearen webgunea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia