euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak ‘Txalaparta’ irratsaioa berpiztu du, aurkezleak Pedro eta Maite Arana direla

2021/09/24

Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak egiten duen 'Txalaparta' saioak formatoa aldatu eta aldi berria hasi du
Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak egiten duen 'Txalaparta' saioak formatoa aldatu eta aldi berria hasi du

PUBLIZITATEA

Cipolletti, Argentina. ‘Txalaparta’ irratsaio laburra 2017an sortu zen, 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen ahotsa izateko eta Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten gaiak ezagutarazi eta zabaltzeko, "besteak beste euskal ohiturak, geografia, kirola, hizkuntza, dantza eta musika". Saioa 2018ko otsail arte entzun ahal izan zen Cipolettiko Confluencia FM 94.5 irratian eta euskal elkarte horretako sare sozialetan.

Bi urteko pasexeko etenaldiaren ondoren. ‘Txalaparta’ bueltan da, "helburu berarekin baina baita proposamen berriekin ere", saioko produktore eta aurkezle, eta euskal etxeko erreferente den Pedro Mario Arana Urionabarrenecheak azaldurik. Ez dago bakarrik lan horretan. alaba Maiterekin batera egiten baitu saioa. Tartearen fitxa teknikoa Eduardo Lopez de Arcautek osatzen du, musika arduradun.

Edukien ardura Pedrok eta Maite dagokie. Programaren aldi berri honetan "‘A vuelo de pájaro’ izenpeko saioetan, Euskadiko hiriburuak eta Iruñea" aurkezten dituzte. ‘Señas de Identidad’en, berriz, euskal ikur adierazgarrienei buruz hitz egiten dute; eta segidan datoz ‘Los Agotes’, ‘Traineras’ eta ‘La Grúa Karola’ izenburuko aurkezpenak, digu Arana Urionabarrenecheak.

‘Txalaparta’ mikrosaioa –15 bat minutukoa da– astero grabatzen dute eta egunero emititzen dute, ordutegi ezberdinetan, Confluencia FM 92.7 Irratian. Bere sare sozialetan ere zabaltzen du Euskal Etxeak eta Youtuben, audioa entzuteaz gain, gaia osatu eta edertzen duten argazkiak ere ikus daitezke.

Baskos de la Confluencia Facebook-en: Baskos de la Confluencia
Baskos de la Confluencia Instagram-en: baskosdelaconfluencia
Baskos de la Confluencia Youtube-n: BASKOS de la CONFLUENCIA



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia