euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari"

2020/05/15

Ritxi Lizartza maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea
Ritxi Lizartza maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegi / Buenos Aires-Donostia. Ritxi Lizartza filologo donostiarra maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea da. maramara* taldeak ekintza mordoa garatzen du, tartean Internetez euskara praktikatzeko aukera doan ematen duen Mintzanet programa. Berez Euskal Herrian eta zehatzago Donostian erabiltzeko eman zituen lehenengo urratsak Mintzanetek 2013an. Baina euskarria Internet izanik, denbora gutxian Donostiako eta Euskal Herriko mugak ere gainditu eta momentu honetan ehun bat euskaldun biltzen ditu Euskal Herritik kanpo, beren euskara praktikatzen eta besteei praktikatzen laguntzen.

Programaz programa, antolatzen dituzten ekimenez eta partaide dituzten lagunez hitz egiten du Ritxi Lizartzak segidan eskaintzen dizuegun elkarrizketa bideo honetan. Baita ere bere ustez diasporari euskal gizartean eman behar zaion leku aktiboagoaz. Mila esker, Ritxi, solasaldi honengatik!

Mintzanet-en izena emateko: http://mintzanet.net/


[EuskalKultura.eus-eko Sabrina Otegik Ritxi Lizartzari egindako elkarrizketaren bideoa]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia