euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paul Ygartuak erakusketa abiatuko du bihar Vancouverren COVID-19aren aurkako borrokako heroien gorazarre

2020/05/15

Paul Ygartuaren lanak COVID-19aren aurka lehenengo lerroan borrokatu diren langleei omenaldia
Paul Ygartuaren lanak COVID-19aren aurka lehenengo lerroan borrokatu diren langleei omenaldia

PUBLIZITATEA

Vancouver, Kanada. Grandville Irlako Ukama GaleriaPaul Ygartuaren erakusketa bat zabalduko du bihar. Neurri handiko koadro bilduma bat da, pandemia garai honetako emaitza, COVID-19aren kontrako borrokan lehenengo lerroan borrokatu diren funtsezko langileei eskaini die, euskal jatorriko artistaren ustez "heroiak" eta "gerlariak" baitira osasun langileak eta oro har funtsezko langile guztiak. Margolariak haien sakrifizio, borondate eta ausardiagatik ohoratu nahi ditu..

Jakinmina ezaugarri, Ygartua gertaera historikoak erregistratzen saiatzen da bere artearen bidezeta sasoi berezi honetan, lau serie margotu ditu bizi dugun pandemia egoera honen lau alderdi adierazi nahirik: esker ona funtsezko langileei, gaixotasuna ulertzeko egiten ari garen ahalegina, birusak erasotu dituen hiri handiak hiri handiak eta borroka honetatik munduan sor daitekeen batasuna eta errukia. Bere obrak errealismo/fantasia bikotearekin jolasten du sortu zaigun egoera hau ulertzearren.

Maiatzaren 16tik 28ra izango ditu erakusgai Ukama Galeriak Ygartuaren lanak, erakutsi ere “Artea leihotik” eran. Formatu berri hau zinez egokitzen zaio egungo isolamendu eta distantzia sozialeko garaiari.  Lekua bera egokitu dute jabeek, hormak mugitu dituzte eta jendeak leihotik ikusteko moduan jarri dituzte lanak. Kaletik paseatzean, ikusi eta disfrutatu daitezke tamaina handiko lanok. Erakusketa hau bakarra da, ez soilik edukiari dagokionez, baita formari dagokionez ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia