euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken aukera Vascosmexico elkartearen aldeko zozketan parte hartzeko; saria, astebeteko oporrak Mazatlanen

2007/07/19

Mazatlango The Inn hoteleko igerileku bat
Mazatlango The Inn hoteleko igerileku bat

PUBLIZITATEA

Astebeteko oporraldia Mazatlango The Inn hotelean, horixe da Vascosmexico elkarteak eskaintzen duena bere zozketan parte hartzen duenentzat sari bezala. Zozketa euskal kultura Mexikon zabaltzen duen elkarte honentzako dirua biltzeko ekimena da. Parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eskuratu beharko dute zozketaren zenbakietako bat, irabazlea etzi aukeratuko delako. Aukera ona da Mexikoko euskal ekimen honi lagundu eta aldi berean, nork daki, Mazatlanen egun zoragarri batzuk pasatzeko.
Vascosmexico elkarteak zozketa bat jarri du abian, taldearen proiektu eta jardunerako dirua biltzeko asmoz. Vascosmexico orain dela lau urte jaio zen posta zerrenda gisa eta geroztik Mexikoko euskaldun askoren topagune birtuala bihurtu da. Taldeak webgune propioa dauka eta aurten aurrerapauso berri bat emanez elkarte zibil bihurtu da, partaideei zerbitzu gehiago eskaintzeko asmoz. Hauxe da zozketatzen dena: bi lagunentzako astebeteko egonaldia Mazatlango The Inn hotelean, Sinaloa estatuan abuztuko 20tik 27ra.

Zozketa etzi egingo dute eta orduantxe emango dute jakitera nor den irabazlea. Zozketako boleto edo zenbakien prezioa, 100 peso. Zenbakia eskuratzeko prozesua oso erraza da: 100 pesoko gordailua egin behar da Vascosmexicok ScotianBank-en duen kontu korrontean. Jarraian erosleak e-maila bidali behar dio taldeko koordinatzaile Jaione Galarragari hona, esanez 1etik 300era zein zenbakirekin parte hartu nahi duen zozketan. Hiru zenbaki ipini behar dira; lehena dagoeneko hartua egonez gero, bigarrena erabiliko da, eta bestela hirugarrena.

Gordailua egiteko kontu korrontearen datuak hauek dira. Lehen bait lehen egin, esan bezala, etzi baita zozketa, eta merezi du ekimen euskal-mexikar honetako sustatzaileek munduko euskaldunon abegia eta sostengua soma ditzaten:

Vascosmexico A. C.
ScotianBank
Cta: nº 03503847657
Swifft: MBCOMXMM
Clave: 044680035038476594


Lotura interesgarriak

Vascosmexico
www.vascosmexico.com

The Inn hotela, Mazatlanen
www.innatmaz.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia