euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken agurra Roger Minhondori Kalifornian; Aita Cachenautek emango du meza Irisarrin agorrilaren 8an

2020/07/31

71 urte zituela hil da Kaliforniako Novaton bizi zen Roger Minhondo. Argazkian, San Frantziskoko Bizi Emankorra saria eskuetan 2010ean
71 urte zituela hil da Kaliforniako Novaton bizi zen Roger Minhondo. Argazkian, San Frantziskoko Bizi Emankorra saria eskuetan 2010ean

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Joan den igandean zendu zen Roger Minhondo eta igandean berean etorri zitzaizkigun Kaliforniatik eta Euskal Herritik bere heriotzaren berri eman eta atxikimendua adierazten zuten email eta oharrak, baita sare sozialetatik ere. Roger Minhondo aste honetan erraustuko dute eta hileta elizkizuna abuztu bukaeran izango da. Euskal Herrian, meza agorrilaren 8an egingo zaio Irisarriko elizan, 15:00etan, aita Jean-Pierre Cachenaut emaile; euskaraz eta zati batzuk ingelesez, ondoren bideoa alarguntsari eta Kaliforrniako familiari igortzeko.

San Frantziskoaldeko jatetxe alorrean Sausalitoko Guernica eta San Rafaelgo Chalet Basque bere jatetxe ospetsuetatik ezaguna, gogora dezagun Roger Minhondo Irisarrin (Nafarroa Beherea) jaio zela 1949an. Biarritzeko ostalaritza eskolan ikasia, Pariseko Hiltonen aritu zen sukaldari.1969-70an Kaliforniara abiatzeko. Ikus hemen bere heriotz-oharra, Irisarriko lagunek maitasunez helarazia.


Chalet Basque bere jatetxean lagunartean kantari. Gogoan beude (irudia Jean-Paul Barthe)

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-eko bazkide fundatzaileetakoa izan zen eta euskal etxe horretako Catering Batzordeko zuzendari aktibo izan da hogeita hamasei urtez. San Frantziskoaldeko euskaldunen alde eta BCC-i sostengua emanez egindako bere lana aitortuz, euskal erakunde honek Bere Bizi Emakonrra eman zion 2010an.

Bere irri alaia asko botako dute faltan.

GB Roger Minhondo.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia