euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic-ek hainbat lagunarte dauzka munduan: elkarrizketa Caracasko Peñako lehendakari Iker Ruiz de Sabandorekin

2020/06/29

Iker, futbol zelaian eta Caracasko Euskal Etxeko Lagunarteko lagunekin
Iker, futbol zelaian eta Caracasko Euskal Etxeko Lagunarteko lagunekin

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Koronabirusagatik zintzilik dago oraindik Espàiniako Errege Kopako fianala eta nola jokatuko den –publikoarekin edo publikorik gabe– argi ez badago ere, euskal futbol-zaleek irrikaz itxaroten dute Donostiako Reala eta Bilboko Athletic aurrez aurre jarriko dituen partida zirraragarria. Gai hau eta beste batzuk hizpide solastu da EuskalKultura.eus Caracasko Athletic-en Lagunarteko presidentea den Iker Ruiz de Sabandorekin.

Aitaren zein amaren aldetik dauzka Ikerrek euskal sustraiak eta gure lankide Sabrina Otegiri aitortu dionez, “Betidanik dut lotura Caracaseko Euskal Etxearekin”. Athletic-en Lagunarteko presidentea izateaz gain, pilotari ere izan zen Iker eta Elkarteko kirol zuzendaria da.

Hiriburu venezuelarreko Athletic-en Lagunartearen errealitatera hurbilduko gara bideo elkarrizketa honetan. Mila esker lagun! Eta inor baztertu gabe… Aupa Athletic!!


[EuskalKultura.eus-ek Iker Ruizi egin elkarrizketa gaztelaniaz euskal azpitituluekin (itzulpen ez literala]

Athletic-en peñak munduan

Munduan zehar dauden Athletic-en lagunarteei buruz, Iker Ruizek esan digu 400 bat daudela, ofizialei dagokienez. Ia erdia Euskal Herrian daude eta besteak kanpoan, Espainian zein munduan barrena. Tartean:

-‘Peña Joseba Etxeberria’, Argentinan (Buenos Airesen)
-‘Peña Athletic 1-7’, Belgikan
-‘Peña Athletic Club Manizales’, Kolonbian
-‘Peña Athletic Club de Cuba’, Kuban
-‘Peña Athletic Club Miami’, Estatu Batuetan
-‘Boiseko Athletic Club Peña’, Estatu Batuetan
-‘Peña Athletic Club California’, Estatu Batuetan
-‘Peña Athletic Club Toulouse’, Frantzian
-‘Leones Italianos - Italiako Lehoiak’, Italian (Turin-en)
-‘Peña Athletic Tokiotarrak’, Japonian
-‘Peña México Athletic Club’, Mexikon
-‘Peña Mr Pentland Club’, Ingalaterran, (Londresen)
-‘Peña Athletic Club Centro Vasco de Caracas’, Venezuelan

Venezuelako lagunarteak harremanak izan ditu Mexiko, Kuba e Italiakoekin. Horretaz gain, 2009ko Kopako finalean parte hartu zuenean Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko peña batzuekin ere bat egin zuen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia