euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehundik gora lan bildu ditu orain arte: bihar azken eguna Corpus Christiko EEko Literatur lehiaketan parte hartzeko

2020/06/29

Corpus Christiko Eusko Etxeko irudia artxiboko argazki batean
Corpus Christiko Eusko Etxeko irudia artxiboko argazki batean

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Bihar asteartea, ekainaren 30a, azken eguna du Corpus Christiko Eusko Etxea antolatzaile duen Literatur Lehiaketak bertara originalik aurkezteko. Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxetik, Olga Leiciagak adierazi dio EuskalKultura.eus-i joan den larunbatera arte 112 lan aurkeztu direla gaztelaniazko atalera, eta beste hiru euskarazkora. Jatorriari buruz, Euskal Herriaz eta Argentinaz aparte, Espainia, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Uruguai, Txile, Peru eta Mexikotik datoz.

Koronabirusagatik sarien ematealdia ez da, ohi bezala, San Inazio egunaren inguruan antolatzen den Kultura Festan gauzatu ahal izango. Honi buruzko xehetasunak, Corpuseko Eusko Etxearen berripapereko hurrengo biletinean emango da. "Hemen, Misionesen, kasu bakarra izan dugu COVID-19arekin, beraz argi dago jbeste leku batzuetatik jendea biltzea ezinezkoa dela eta bilera jendetsuak debekatuta segitzen dute", azaldu du Leiciagak.

Gogoratu EEko Atahualpa Yupanqui Liburutegiak antolatzen duen lehiaketak aurtengoan 'Berrogeialdia' hartu zuela gai gisa, esan nahi baita “Berrogeialdi honetan, zerbait geratu da barruan, norberarekin, eta zerbait kanpoan”. Testuak poesiak, kontaketak edo antzezlanak izan daitezke, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak eta ekainaren 30ean, gaueko 12etan, Argentinako ordutegian bidali behar dira relasombroso5@gmail.com helbidera.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia