euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu jendetsuaren ostean, Washingtonek euskal giroz ospatuko du gaur Uztailaren 4a (ikus bideoak 01)

2016/07/04

'Basque' hitza hizki erraldoiez Folklife Festival-en, tartean Utah'ko Triskalariak' dantzariak sartutik (argazkia UtahEE-EuskalKultura.com)
'Basque' hitza hizki erraldoiez Folklife Festival-en, tartean Utah'ko Triskalariak' dantzariak sartutik (argazkia UtahEE-EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Aurrera darrai hiriburu estatubatuarrean euskaldunei eskainitako "Smithsonian Folklife Festival" izeneko ekitaldia. Lehenengo zatian --ekainaren 29an abiatu eta gaur amaituko den honetan-- itxaropenak bete dira eta balioespenak zinez onak izan dira. Asteburuan, Gernikako Arbolaren kimua landatu zen Estatu Batuetako Kapitolioko lorategian eta, eguraldia gaur arte behintzat lagun izan dela, prest dago guztia "National Mall"en, gaurko egun bereziari ekiteko, 4th of July edo Uztailaren 4a baita, AEBetako besta nazionala.

Washington DC, AEB. Guztia prest dago Washington erdi-erdigunean, ekainaren 29an hasitako euskal ekimenei gaur behin-behineko amaiera ipintzeko, Jakina denez, egunotan hiriburu estatubatuarrean garatzen ari den "Smithsonian Folklife Festival"a, euskaldunei eskainia, bi zatitan banatu da, lehenengoa joan dena asteko asteazkenean hasi eta gaur bururatuko dena; eta bigarrena hurrengo ostegunean hasi eta datorren iganderaino luzatuko dena.

Orain arte plazaratutako iritziak zinez onak izan dira eta bi aldeak --Washingtonera Europatik zein Estatu Batu osotik etorritako euskal komunitateetako ordezkariak zein ikusleen aldetik eta antolatzaile amerikar ez-euskaldunen aldetik-- oso baikor eta kontent agertu dira ekimenaren garapenarekin. Bestalde, joan den astean, ekitaldia hasteko bezperan euri zaparrada bota bazuen ere, aste osoan euriak errespetatu egin du festibala. Gaurko eguraldi iragarpenak onak ez badira ere, ikusi beharko, eta baliteke, zergatik ez, pixkat gehiago eustea eta gaurko eguna --egun zentrala, bestela, amerikarrentzako-- euririk eta eguraldi txarrik gabe pasatzea. Eguna argitzen duenean jakingo dugu (Euskal Herrian baino bost ordu lehenago gabiltza Washingtonen).

Gaurkoari buruz, eguneko programa eguneratua hemen topatu daiteke.

Segidan, Jaialdiaren lehenengo zati honetan ateratzen joan garen zenbait bideo bildu ditugu, Washingtonen bizi den giroaren adierazgarri direlakoan, Enjoy!


Jaialdiaren inaugurazioaren bezperako emanaldia. Xabi Paya izan zen aurkezle, euskara ingelesarekin nahastutako bertsotan


Bezperako saioan Aukeran taldekoek dantzatu --eta kantatu-- zuten aurreskua, "National Museum of the American Indian" eraikinean


Kepa Junkerak eta Sorginak-ek eskaini zuten emanaldi bizi eta koloretsuko kantuetako bat


Kepa Junkerak eta Sorginek jendea mugiarazi eta dantzan ipini zuten, giro ederra emanez Kapitolio aurreko berdeguneari


Euskaldunei eskainitako "Smithsonian Folklife Festival"a egiten ari den eremuko panoramika, Kapitolioaren eta Obeliskoaren artean


Jaialdiak hainbat postu, erakustoki eta atal dauzka. Hona Euskaldunak eta Itsasoari eskainitakoa, untzigintza barne


Aupa euskaldunak! Boiseko Amuma Says No taldea jotzen, Iturengo Joaldunak ondotik pasatzen diren bitartean


Sukaldaritzak ere badauka, nola ez, bere lekua Jaialdian: irudian pintxo eta plater prestatze tailerretako bat

[Segituko du bihar]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia