euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan hasi da Gral. Las Herasen bertako Zazpirak Bat-ek antolatutako II. Euskal Astea

2012/11/26

Gral. Las Herasko II Euskal Asterako gonbiteak
Gral. Las Herasko II Euskal Asterako gonbiteak

PUBLIZITATEA

Azaroaren 24tik abenduaren 2ra arte luzatuko da aurten Urte Amaierako Euskal Astea Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herrian. Bertara iritsiko dira euskal gizataldeko hainbat lagun, sortu berria den erakundeko kideekin jaialdiaren bigarren edizioa ospatzera. Hitzaldiak, zinea, herri kirolak, Gernikako Bonbardaketaz gogoeta-ekintza, dantzak… Mota askotako ekintzak burutuko dira datozen egunotan Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik. Asteari eta urteari amaiera emateko, bazkari ‘criollo’ bat eskainiko zaie gonbidatuei herriko San Luis Gonzaga Institutuko kiroldegian.

Gral. Las Heras, Argentina. Hamaika ekintza antolatu dituzte herritarren eta bisitarien artean burutzeko Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat Euskal Etxeko kideek. Izan ere partaidetza handia espero da joan den larunbatean hasitako Urte Amaierako Euskal Astean. Egitaraua Gomazko Paleta Txapelketa batekin hasi zen azaroaren 24an eta Mus Txapelketarekin jarraituko du gaur eta bihar. Ekintzak, ordea, areagotuz joango dira igandeko bazkari eta dantza ikuskizuna iritsi arte. Hona aktibitateen programa, euskal etxetik jakin arazitakoari jarraiki:

-Azaroaren 26an eta 27an. Mus Txapelketa El Avion jatetxean. Antolatzailea Roberto Moggia da. Informazio gehiago eskuratzeko, zazpirakbat.lh@gmail.com helbidera

-Azaroaren 29an. ‘Zer espero dute enpresek kontratatzen duten pertsonengandik?’ izenburupeko hitzaldia emango du Ricardo Basterra FEVAko lehendakariak bokaziozko orientazioari buruzko mintzaldien zikloaren baitan. Ziklo hau herriko eskoletan garatuko du euskal etxeak

-Azaroaren 30ean. 20:30etan, Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemuga ospatzeko, ‘Los Niños de Gernika Tienen Memoria’ dokumentala proiektatuko da Udaleko Aretoan. Cesar Arrondo irakasleak izango du gaia aurkezteko ardura. Filma bukatzean, Gral. Las Heraseko Plaza Nagusian haritz bat landatuko eta plaka bat desestaliko dute euskal etxeko kideek gonbidatuek lagunduta

Herri kirolak

-Abenduaren 1ean
15:00etan,  Sega Txapelketa
17:00etan, Plater tiro Txapelketa

-Abenduaren 2an
-8:00etan, oin-lasterketa irekia publiko orokorrari. Aizkolari eta Trontzalari Txapelketa. Sokatira. Herri kiroletan parte hartzeko, jar zaitez harremanetan euskal etxearekin helbide honetan: zazpirakbat.lh@gmail.com.

-Herri kirolak amaitzean, dantza ikuskizuna euskal etxeko Iturri Zaharreko Ur Berria dantza taldearen eskutik

-13:30etan, Bazkari ‘criolloa’ San Luis Gonzaga Institutuko kiroldegian. Lehiaketen sari-banaketa. Musika eta dantzak. Sarrera salgai daude. Informazio gehiago eskuratzeko, zazpirakbat.lh@gmail.com helbidera

Lehenengo Zuzendaritza Batzordea

Beste alde batetik, Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat Euskal Etxetik jakinarazi digute azaroaren 2an ospatutako bilera batean euskal erakundearen sorrera ofiziala gauzatu zela. Bilkuran estatutua irakurri eta instituzioko lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatu zen ofizialki.

  Gral. Las Heras Lehenengo Zuzendaritza Batzordea 2012 01

[Abenduaren 2ko bilkuran, Luis Echegaray buru duen instituzio berriaren Estatutua irakurri zen (argazkiaEE)] 

Arduradunek plazaratu dutenez, Zazpirak Bat-eko agintarien zerrenda honela geratu da osatuta:

-Lehendakari: Luis Alberto Echegaray
-Lehendakariorde: Roberto Calligo Chutchurru
-Idazkari: Jorge Ignacio Apaolaza  
-Diruzain: Tomas Etchepareborda

-Batzordekide Titular: Marcelo Carlos Zamudio
-Batzordekide Titular: Monica Otermin
-Batzordekide Titular: Mario Gutierrez
-Batzordekide Titular: Susana Maiz
-Batzordekide Titular: Sergio Gonzalez

-Batzordekide Ordezko: Roberto Echegaray
-Batzordekide Ordezko: Paola Elizondo
-Batzordekide Ordezko: Elisa Elizondo
-Batzordekide Ordezko: Pedro Arramouspe
-Batzordekide Ordezko: Marcos Jose Onsalo

 

-Kontu Ikuskatzaile Titular: Veronica Llorente
-Kontu Ikuskatzaile Titular: Alejandro Arrausi
-Kontu Ikuskatzaile Titular: Natalia Bilbao

-Kontu Ikuskatzaile Ordezko: Clyde Berho
-Kontu Ikuskatzaile Ordezko: Maria Delia Saldubehere



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia