euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abenduaren 1etik 9ra Settimana Basca euskal jaialdiak berotuko du giroa Erroman, musika, bertso eta zinearekin

2012/11/23

Anari kantariak kontzertua emango du Erroman abenduaren 9an
Anari kantariak kontzertua emango du Erroman abenduaren 9an

PUBLIZITATEA

Erromako Associazione Culturale Euskara eta Upter Unibertsitateko Euskara sailak Settimana Basca edo Euskal Astea jaialdiaren edizio berri bat antolatu dute. Jaialdia abenduaren 1ean abiatuko da, Tapia eta Leturia eta Patres Vitiorum Otiorum Que taldeen kontzertu batekin. Ekitaldiak abenduaren 9a arte luzatuko dira eta, besteak beste, liburu aurkezpenak, kontzertuak, irrati nobelak, zine emanaldiak eta kontzertuak eskainiko dira. Erroman euskal kulturaz gozatzeko eta abenduko hotza musika, bertso eta gastronomia dastaketekin goxatzeko parada ederra izango da.

Erroma, Italia. Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) eta Upter Unibertsitateko Euskara Sailak atzo aurkeztu zuten aurtengo Settimana Basca jaialdiaren egitaraua. Jaialdi hau hitzordu klasikoa bihurtu da Erromako euskaltzaleen artean eta bi elkarteek egitarau zabala eta anitza osatzen saiatzen dira beti. Aurten ekimenak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan du.

Euskal Astea abenduaren 1etik 9ra egingo da eta, besteak beste, kontzertuak, zine emanaldiak, liburu aurkezpenak, gastronomia dastaketak eta irrati nobelak egingo dira. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:

Abenduaren 1ean

-17:00: Euskal dantzen ikastaroa

-20:00: Euskal afaria

-22:00: Tapia & Leturia eta PATRES Vitiorum Otiorum Que taldeen kontzertua. “Cip Alessandrino” aretoan.

Abenduaren 3an

-19:00: Aperitiboa.“Cineclub Detour” aretoan
-20:00: Proiekzioa. “Almost blue – Ilun, ia ia ilun” irrati-nobelaren aurkezpena.

Abenduaren 5ean

-19:00: Liburu aurkezpenak: Adriano Cirulliren “L’ascia e il serpente” eta Marco Laurenzanoren “Paese Basco e libertà”. Aperitiboa eta eztabaida egileekin. “Lottantuno” aretoan.

Abenduaren 6an

-21:00: “Eutsi” filmearen proiekzioa. “Spazio Oxygen” aretoan.

Abenduaren 7an

-21:00: Pintxo afaria eta kontzertua. La Strada etxean.

Abenduaren 8an

-21:00: “Txori Mugariak” irrati kontzertua Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziarekin. Gianni Bosio elkartean.

Abenduaren 9an

-18:30: Erakusketa eta laburmetraien proiekzioa.

-20:00: “Aspettando Godrò” antzerki ikuskizuna.

-21:00: Kontzertua: Anari – Danso Key – Diana Tejera+ djset: donasonica – pinklò – fred montgomery
+ vjset: Laura Laakso. Hulla Hop klubean. “Radio Rossa” Irratia laguntzeko.

 

-Informazio gehiago, Associazione Culturale Euskara elkartearen webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia