euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikasgaiak graduondokoan izena emateko epea irekita dauka; 20 beka daude Diasporako ikasleentzat

2010/09/10

Graduondokoaren arduradunetako bat (argazkia Asmoz)
Graduondokoaren arduradunetako bat (argazkia Asmoz)

PUBLIZITATEA

Euskal kulturan sakondu eta zure sustraiak hobeto ezagutu nahi al dituzu? Diasporako euskalduna edo euskaldunen ondorengoa baldin bazara Eusko Ikaskuntzak Asmoz fundazioaren Eusko Ikasgaiak online graduondokoa egiteko 20 beka jarri ditu eskuragai. Ikastaroa doan eta internet bitartez egin ahalko duzu eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta UNED-eko titulazioa jasoko duzu. Graduondokoaren matrikularen prezioa -bekarik gabe- 1.372 eurokoa litzateke.

Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz fundazioa 'Eusko Ikasgaiak: Zientzia Gizatiarrak, Gizartekoak eta Naturalak' graduondokoan izena emateko epea ireki du. Hamaikagarren edizioa da hau eta aurten ere matrikulazio prozesuaren arduraduna den Itziar Goienetxeak EuskalKultura.com-en bitartez gonbitea luzatu nahi die Diasporako euskaldunei graduondokoan parte hartzeko, horretarako Eusko Ikaskuntzak eskaintzen dituen 20 bekak baliatuz. Beka hauei esker Diasporako ikasleek 1.372,50 euro balio duen graduondokoa doan egin ahal izango dute.

Aurreko edizioetan Diasporako euskaldunen ekarpena oso baliagarria izan da eta antolatzaileek euren ikuspuntu aberasgarria izan nahi dute aurten ere ikastaroan eta ikasleek osatzen dituzten foroetan. EuskalKultura.com-etik, aurreko urteetako ikasleei, Iruzkinen atalean euren esperientziaren berri eman eta ikasle berriak animatzeko gonbitea egiten diegu.

Urriaren 14a arte

Ikastaroan unibertsitate titulazioa duten ikasleek zein titulaziorik gabekoek parte hartu dezakete. Azken hauek, izena emateko orduan, unibertsitate titulua aurkeztu ordez, beste hainbat dokumentuen artean, kurrikuluma ere bidali beharko dute, Euskal Herriko Unibertsitateko Doktoradutzako Azpibatzordeak  'profesional' bezala onar ditzan.

Izena emateko epea urriaren 14a bitartean egongo da irekita. Parte hartu nahi dutenek aurreinskripzioa egin beharko dute sarean, hemen. Edozein arazo edo zalantza argitzeko, idatzi jakinet@asmoz.org e-mailera edo deitu Iziar Goienetxeari 00 34 943 212369 telefonora.

Bekak

- Eusko Ikaskuntzak zenbait beka eskainiko die Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunei edo euskaldunen ondorengoei. Edozein argibiderako, Graduondoko Idazkaritzarekin harremanetan jarri.

- Nazioarteko Lankidetzaren Agentzia Espainiarrak garapen bidean dauden herrialdeetako ikasleek eska ditzaketen beken deialdia egiten du. Eskaria egiteko epea urtero urriatik abendua bitartean.

- Amerikar Estatuen Erakundeak (OEA) graduondoko ikasketa akademikoetarako eskainitako bekak.

Informazio gehiago:  http://jakinet.asmoz.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia