euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Askatasunaren Bidea Elkarteak euskal kulturaren partaidetza bermatu zuen San Miguelgo ‘Liburu Gaua’ ekitaldian

2018/12/12

Askatasunaren Bidea Elkartea 2018ko 'Liburu Gaua' Ekitaldian
Askatasunaren Bidea Elkartea 2018ko 'Liburu Gaua' Ekitaldian

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko ‘Liburu Gaua’ bi egunez luzatzen da eta ‘Geltoki Zaharra' izeneko gunearen aurrean egiten da urtero. Musika eta dantza ikuskizunak, liburu aurkezpenak eta hitzaldiak eskaintzen dizkiote bertan hiriko kultur erakundeek publikoari. Aurten joan den asteburuan, abenduaren 7an eta 8an, egin da eta azken urte hauetan gertatu legez Askatasunaren Bidea Elkartea ere bildu du partaide, Sarmiento Herri Liburutegiarekin batera.

Elkarteko erreferente den Horacio Marotto Etxezaharrek EuskalKultura.com-i adierazi dio jende anitz hurbildu zela euskal standera, euskal kulturan eta oro har Elkarteak antolatzen dituen ekintzetan interesatuta.

Askatasunaren Bidea-ko lagunek jakinarazi digute, bestalde, bereziki euren euskara ikasleek eta ‘Euskara eta Euskal Kultura’ tailerreko partaideek Euskara Eguna eta Euskaraldia ospatu zituztela, abenduaren 3an, Indietako Apostolua ezizena ere izan zuen eta euskara ezpainetan hil zela uste den Frantzisko Xabierkoa gogoan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia