euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen 2019ko agenda hasi da iragartzen FEVA: Udako Barnetegia urtarrilaren 12tik 19ra izango da, Chacabucon

2018/12/12

2018ko Udako Barnetegia ere izan zen Guillermo Larregui Euskal Etxean
2018ko Udako Barnetegia ere izan zen Guillermo Larregui Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Chacabuco, Argentina. Urte bukaera atea joka dugu eta Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna (FEVAren euskal izen historikoa) hasia da 2019ko egitarauko lehenengo urratsak iragartzen. Izan ere jarduera goiztiarra izaten da urtero euskara ikasle-irakasleen ikastaro trinkoa den Udako Euskara Barnetegia, aurten urtarrilaren 12tik 19ra. Datak adieraztearekin batera, ikastaroaren egoitza ere jakinarazi du Federazioak aste honetan: 2019ko Udako Barnetegia Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxean izango da, FEVA bera, Etxepare Euskal Institutua eta herriko euskal etxea antolatzaile.

FEVAkzehaztu duenez, “ikastaroa itxia izango da, V. Euskara Munduan taldeko ikasle-irakasleentzat eta mintza eta komunikazio praktikak landu eta bultzatzea izango du lehentasuna”.

Gogora dezagun, Eusko Jauraritzaren aldetik,  Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duela duela urtebetedanik Barnetegia parte duen Euskara Munduan proiektua, lehenago eta hainbat urtez HABEren ardurapean egon ondoren.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia