euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifesko Euskal Etxeak 100 urte beteko ditu otsailaren 19an eta komunitateari so eta partehartzaile ospatuko du

2021/11/18

Laureano Villa Zabaleta buru duen batzorde berria
Laureano Villa Zabaleta buru duen batzorde berria

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. 2022ko otsailaren 19an beteko ditu ehun Euskaldunak Denak Bat-ek eta "halako efemeride batek merezi duen mailan" ospatu nahi dutela. jakinarazi diote EuskalKultura-eus-i euskal etxetik bertatik. Herria gogoan hartuko duen ospakizuna izango da, “herria izan baita Euskal Etxearen sorreraren eta garapenaren lekukoa”, azpimarratzen dute. Duela mende bat San Inazioetan eskualdeko euskal jatorrizko jendea biltzen zuen erakundea euskal kultur erreferente da gaur, herri mailan eta baita nazio mailan ere.

Euskal Etxeak mendeurrena urtean zehar ospatuko duela erabaki du, baina hala ere, ospakizun nagusia, otsailaren 19an bertan egingo dutela. “Asmoa da Almirante Brown Plazan biltzea eta Immigrantearen Monumentuan plaka oroigarri bat desestaltzea eta hitz batzuk esanez. Aurreskua dantzatu eta gero egoitzara abiatzea, Ricardo Gutierrez kale nagusitik, danborradaren erritmopean eta dantzariak, musikariak eta buruhandiak lagun”,  aurreratu du Euskal Etxetik Laura Nobilek.

“Ibilbideari jarraituz, Euskal Herria kalea hartuko dugu eta hortik Lamadrid egoitzara iristeko. Bertan, kalean, Fundazio Batzarrean oinarritutako antzezlan bat taularatuko dugu eta agintariek hitz batzuk zuzenduko dizkiote publikoari. Jaia Euskal Etxeko patioan izango da, erromeria izango da, dantza eta musika ikuskizunak barne”, azaldu du Euskaldunak Denak Bat-eko erreferenteak.  

EDBek eskualdeko euskal etxe gehiago gonbidatuko ditu sukaldaritza standak ipinita parte hartzera. Etxekoak edariez arduratuko dira eta euskal sagardoa ere eskainiko dute.

Ahaztu gabe Mendeurrenaren Programa barruan ‘Guernica’ murala margotuko dutela arrecifestarrek, herriari begira dagoen Euskal Etxeko horma batean.

Bere bazkide eta lagun guztiei luzatzen die gonbitea EEak bertaratu eta parte hartzeko.

Bestalde, elkartea azaroaren 8an bildu eta Zuzendaritza Batzordea berritua hautatu zuela jakinatazi du. Hauxe:

-Lehendakaria: Laureano Villa Zabaleta
-Lehendakariordea: Juan Lucio Agotegaray Echaniz
-Idazkaria: María del Carmen Rodríguez
-Idazkariordea: Laura Mariel Nobile
-Diruzaina: Haydee Aurtenechea
-Diruzainordea: Ana Idígoras

-Batzordekide titularrak: César Solanés Aurtenechea, Esteban Bilbao, María Angélica Lúgaro Gabilondo, Liliana Martínez, Anabela Bilbao Valiela
-Batzordekide ordezkoak: Eduardo Villa, Nancy Cárdenas, Luis María Lombard Mallaviabarrena

-Kontu ikuskatzaileak: María Luján Valiela, María Georgina Mindurry Idiart, Juan Ignacio Abasolo de Zavaleta
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Mariana Dominé Irigoyen, Analía Visciarelli, María Claudia Lucero 

Aurrera Arrecifes!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia