euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Viedma eta Patagonestik abiatutako "Kutxa Bira"ren iristea Urruñara: ikus Kanalduderen bideoa

2021/06/05

Viedma eta Carmen de Patagonestik, bertako Aberri Etxea Euskal Etxeko lehendakari Rocío Basterra eta Kanaldudeko kazetari Pantxika Maitia
Viedma eta Carmen de Patagonestik, bertako Aberri Etxea Euskal Etxeko lehendakari Rocío Basterra eta Kanaldudeko kazetari Pantxika Maitia

PUBLIZITATEA

Urruña, Lapurdi. Joan larunbatean, maiatzaren 29an, iritsi zen Urruñako bere helmugara joan den martxoaren 20an Diasporatik, Carmen de Patagones-tik eta ondoren Viedmatik --bertako Aberri Etxea Euskal Etxea lankide-- abiatutako "Kutxa bira" ekimen euskaltzalea. Pandemia egoera honetan, konfinamenduen eta osasun-neurrien karietara pertsonen mugikortasuna mugatu zelarik, kutxa batek --pasatzen zen herri bakoitzean euskararekiko agiantza eta desio onak barruan sartuz-- gainditu ahal izan ditu muga guztiak.

Segura (Gipuzkoa) eta Urruña (Lapurdi) elkartzen dituen Iparra-Hegoa elkartea antolatzaile, 70etik gora ongi etorri egin zaizkio egin duen ibilbide osoan kutxari, "Argentinatik Baionara, Xiberotik Frantziako Réaux presondegira, Ipar Euskal Herritik Barzelonara eta buelta Hego Aldera".

Hau da ekimenaren azken eguneko ongi-etorri ekitaldia Urruñan maiatzaren 29an, Baionan euskararen alde eta Frantziako Konstituzio Kontseiluak hartutako Ebazpenaren kontrako manifestaldia egin zen egun berean. Irudiak, "Kutxa Bira"ko gainerakoak bezala, Ipar Euskal Herriko Kanaldude TV kate euskaldunari zor zaizkio.

-Kanaldude Ipar Euskal Herriko TV kate euskaldunari laguntzeko, egin klik hemen
-Herriz herri "Kutxa Bira"ri lotuta Kanaldudek egindako programa guztiak, Diaspora partaide daukatenak barne, egin klik hemen



Komentarioak

  • Kutxa Bira

    Egia esan, Lazkaotik abiatu zen, esperientzia zoragarria izan zen han geundenontzat, eta gero Argentinara ekarri genuenontzat.

    Alfredo Laborde (Tres Arroyos, Argentina), 2021/06/07 12:10

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia