euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Euskal Herria: «Jakin dezatela Parisen gure egoera babestuko duen koadrorik gabe, ez dutela bakerik izanen!»

2021/06/05

Hamar mila pertsona Baionan Frantziako Konstituzio Kontseiluak euskararen kontra hartutako Ebazpena salatuz (Enbata.info)
Hamar mila pertsona Baionan Frantziako Konstituzio Kontseiluak euskararen kontra hartutako Ebazpena salatuz (Enbata.info)

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Ez dago argi Frantziako Konstituzio Kontseiluak ikastolen kontra eta bertan euskaraz murgiltze ereduari jarraituz finkatuta dagoen sistema de facto legez kanpo utziz hartutako ebazpena noraino iritsi eta zein ondorio ekarriko dizkion euskarari eta Frantziako tokiko hizkuntza guztiei. Euskal Herrian, hautetsiak eta ikastola eta euskarazko eskolen mundua asaldatu du hasteko. Eta joan den larunbatean, hamar bat mila jende bildu zituen manifestazioak gogor egin zuen ebazpenaren kontra.

Hona 2021eko maiatzaren 29ko manifestazioaren hondarrean, euskara eta frantsesa tartekatuz irakurri zen testua:

Arratsalde on deneri,

Euskararen eta oro har, lurralde hizkuntza guztien irakastea betidanik izan da  Frantses estatuarekin eta administrazioarekin borroka bat. Aldi honetan aldiz,  Frantziako arau egile gorena den konstituzio kontseiluaren erabakiarekin, kolpea  izugarria da. Parisek gure hizkuntzak heriotza segurrera kondenatu nahi ditu, eta  gure hizkuntzarekin batera gure kultura eta gure identitatea ehortzi nahi ditu.

Murgiltze eredua antikonstituzionala omen da beraz.

Erabaki soil hori aski liteke beraz, azken 50 urte hauetan eraiki den hezkuntza  sistema bat deuseztatzeko? Emaitza pedagogiko ezin hobeak, zientifikoki frogatuak,  dituen metodo baten errausteko? 10.000tik gora jende jautsiak gira egun Baionako karriketan, errateko hori ez  dugula onartuko.

Nous sommes plus de 10.000 dans les rues de Bayonne aujourd’hui, pour dire que  n’accepterons pas de voir détruire un système éducatif qui a 50 ans, et une  méthode pédagogique dont les excellents résultats sont démontrés.

Euskal Herrian da, Frantzia Estatu guztian, murgiltze sistema aitzinatuena eta  hedatuena lurralde hizkuntzen irakasteko. Hemen badakigu hau dela hiztun osoak  sortzeko manera bakarra, euskaraz biziko diren helduak eta hizkuntza transmitituko  dutenak.

Seaskan 37 ikastola badira, lehen maila, kolegio eta lizeo, sail katolikoan 19 ama  eskola eta sail publikoan 20 ama eskola murgiltzea praktikatzen dutenak, orotara  5.000tik gora haur! Ikastetxe horiek guztiak legez kanpo litezke? Sortu ditugun tresna bikainak galtzea, eta gibelera egitea ez dugu onartuko.

37 ikastola, 19 maternelles dans la filière catholique et 20 dans la filière  publique qui pratiquent l’immersion. Plus de 5.000 élèves au total !  Nous  n’accepterons pas de reculer, et de perdre nos écoles d’excellence!

Zeren, Frantziako legedia guztiaren gainetik, giza eskubide eta hizkuntza eskubideak  baditugu, oinarrizkoak. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalak dio «burasoek  hauta dezaketela, lehentasunez, beren haurrentzat nahi duten hezkuntza mota».

Orduan ezin gira egon Paristar iritzi hertsi eta atzerakoi baten menpe, erabakitzaile  multzo bakarti baten manuen menturan.

Gure hizkuntzak babestu eta transmisioa bermatu ordez, mehatxatzen dituzten lege  eta konstituzioak ez ditugu onartuko.

Ezpata sartu ondoan, gillotina gure buruen gainean ezarri ondoren, Macron edo  Castexen ele xuriek ez gaituzte aseko.

La déclaration universelle des droits humains nous garantit des droits  linguistiques et le choix de l’éducation de nos enfants. Nous n’accepterons pas  les lois et constitution qui menacent nos langues au lieu de les protéger et de  garantir leur transmission.

Sail elebidunean, eskola publikoan zein katolikoan, murgiltze eredua sartzea  aurrerapauso nagusi bat izan zen. Jauzi kualitatibo bat bikaina. Iraultza ttipi bat  eredu elebidunaren baitan. Arrakasta handia duen metodoa, bizkitartean.  1.000tik goiti haur dira murgiltze ama eskoletan, sail elebidun pribatu eta publikoan. Beste nihun ez da horrelako egoerarik Frantziar Estatuan. Justuki gure hizkuntzak   salbatzen ahal dituen metodo pedagogikoa delako suntsitu nahi dute murgiltze  eredua.

Borrokatu behar gira dinamika hori atxikitzeko, 39 murgiltze eskola horiek  salbatzeko.

Gaur egun eskutan duguna begiratu ez bakarrik, aitzina jo behar dugu:
- 2021an Arrosa-Ortzaize, Aiherra, Larraine eta Idauze-Mendiko murgiltze amaeskolek  ideki behar dute
- Krisi huntarik indarturik atera behar dugu, murgiltzea ama eskoletan bakarrik  ez, lehen maila pribatu eta publikoetan ere garatzeko urratsak finkatuz
- Ikastola sareak hedatu behar du, beti goiti doan galderari erantzuteko ikastola, kolegio eta lizeo berriak idekiz, eta eraikuntzak lagunduz
- Kolegio eta lizeo elebidunetan, euskarazko ikasgaiak biderkatu behar dira
- Brebeta eta baxoa euskaraz pasatu behar dira

Nous devons conserver nos classes en immersion, mais aussi aller plus loin :  de nouvelles ouvertures dès 2021, de nouvelles ikastola, collèges et lycées,  plus d’enseignements en basque en bilingue, le brevet et bac en basque!

Gure hautetsi ordezkariek, parlamentariek, gobernuak seguritate juridiko hori  segurtatu behar digute lehenbailehen. Jakin dezatela Parisen gure egoera  babestuko duen koadrorik gabe, ez girela isilduko eta ez dutela bakerik izanen !

Eskolan ez bakarrik, euskarak bere toki guztia behar du karrikan, administrazioan,  hedabideetan, gure egun guzietako harremanetan. Herriko etxeek ere rol inportanta  izanen dute ondoko asteetan, euskararen defentsan tokiko Eurokartaren alde engaiatzea galdeginen baitiegu.

Gure hizkuntza eskubideek errespetatuak izan behar dute, eta horrendako  legeak bozkatu behar badira, konstituzioa aldatu behar bada, gaur bezala bilduko gira milaka gure kexua entzunarazteko eta gure hizkuntza defendatzeko!

Nos droits linguistiques doivent être respectés, et si pour cela il faut voter des  lois, changer la constitution, comme aujourd’hui nous nous rassemblerons par  milliers pour faire entendre notre colère et défendre notre langue !

Burasoen hitz hartzea: Gu, Aiherra, Bardoze, Idauze-Mendi, Larrañe, Ortzaize – Arrosako burrasoak, gure  eskoletan murgiltze ereduaren idekitzea galdegiten dugu.

Nous, parents d’élèves de Ayherre, Bardos, Idaux-Mendy, Larrau, Ossès-Arrossa, nous  demandons l’ouverture de la filière immersive dans nos écoles.

Gure haurrek euskara eta euskaraz ikas dezaten nahi dugu.

Nous souhaitons que nos enfants apprennent la langue basque et en langue basque.

Badakigu, hortara heltzeko manera hoberena murgiltzea dela, frantsesa lanjerran  ezarri gabe, alderantziz.

Nous savons que l’immersion est la meilleure manière d’y arriver, sans mettre en péril  la langue française, au contraire.

Badakigu heientzat xantza bat dela, munduari idekitzeko aukera bat, sustrai  sendoak ukanez.

Nous savons que c’est une chance pour eux, un moyen de s’ouvrir au monde en ayant  des racines bien ancrées.

Badakigu herrialdeko kultura eta hizkuntza aniztasuna lantzea presazkoak direla.

Nous savons qu’il est urgent de cultiver la diversité culturelle et linguistique de notre pays.

Badakigu esperimentazio hori bakearen eta elgarrekin hobeki bizitzeko iturria dela.

Nous savons que cette expérimentation est source de paix et de mieux vivre ensemble.

Frantses errepublikak, bere berezitasunak eta desberdintasunak, batasunaren  izenean ez ditu ezabatzea entseatu behar, bainan onartu eta errespetatu behar ditu, herrialdearen aberastasun kulturala egiten dutelako.

La république française ne doit pas au nom de son unité chercher à supprimer les  spécificités, les différences de chacun mais les accepter et les respecter car elles  contribuent grandement à la richesse culturelle du pays.

2021eko sartzearentzat, Aiherra, Bardoze, Idauze-Mendi, Larrañe, Ortzaize- Arrosako gure eskolentzat, murgiltze ereduaren idekitzea galdegiten dugu!!!

Pour la rentrée 2021, nous demandons l’ouverture de la filière immersive dans nos écoles de Ayherre, Bardos, Idaux-Mendy, larrau, Osses-Arrossa !!!

GURE HAURREK MURGILTZEA BEHAR DUTE!

NOS ENFANTS ONT BESOIN DE L’IMMERSION !

Auzapezen hitz hartzea:

Jaun andereak , arratsalde on…
Eüskara, gure hitzkuntza… atzo zanpatüa, mexpretxatüa… Errepublikako «Hussard beltzek » debekatüa…
Hemen gira , oraino egün … Herria…Eüskal Herria…zure defendatzen… zure laidatzen eta  xütik etxekitzen…
Libertate bat bezala…Dretxo bat bezala…Ezin ezabatü nahikunde bat bezala eramanen  zütügü…indarrez…beti bezala!…
Zütan murgiltzen giren bezala…zütan murgiltü nahi dütügü gure ondokoak… gure haurrak  eta maite zütüen adixkide eta kide güziak…Eüskaldüntü nahi diren güziak…
Murgiltze Sistema irakaskuntza publikoan ere, behar dügü…
Nihonko Konstitüzioneek, ez eta nihunko Konseilü Konstitüzionalek ez düte hizkuntza bat  erahiltzeko edo goxoki hiltzen lagüntzeko dretxorik…Ez hori nihorek…
Eüskararen bizitzeko dretxoa ez da negoziatzen… ez erosten …eta gütiago saltzen…
Frantziako eta mündü osoko hitzkuntzek, ber dretxo eta geriza ükan behar düe…
Konstitüzioneen gainetik, bizi behar düe…Gure izate gogoaren jakile !…
Jaun eta andere ardüradün eta ardüra gabe jokatzen direnek , jakin bezate:

Hizkuntza eta Herria, berex ez doatzi,
Berek nahi daukute konpreniarazi,
Bata bestea gabe, ez daizkela bizi… (Xalbadorren hitzak)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia