euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal erkidegoetan grabatutako 'Transmisioa' emango dute datorren igandean Pariseko Euskal Etxean

2023/11/10

Olentzeroren Lagunak-ek euskaldun makila oparitu zion La Pampako Macachinen bertako Iñaki Unamunori bere lankidetzaren oroigarri
Olentzeroren Lagunak-ek euskaldun makila oparitu zion La Pampako Macachinen bertako Iñaki Unamunori bere lankidetzaren oroigarri

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Pariseko Euskal Etxeak euskal diaspora argentinar kutsu apur bat bat hartuko du satorren igandean, arratsalde partez, 15:00etan, herrialde hegoamerikar horretan 2022an grabatutako 'Transmisioa' dokumentala pantailaratuko baitute, euskal tradizio batzuk bertako euskal diasporan nola bizi diren erakutsiz. Baionako 'Olentzeroren Lagunak' elkarteak, teknika lanetan Comedia ekoiztetxearekin, ekoiztitako lana da, eta bertan euskara eta gaztelania nahasten dira, Parisen frantses azpitituluekin eskainiko delarik.


Olentzeroren Lagunak elkarteak ekoitzitako 'Transmisioa' dokumentalaren teaserra

Azaroaren 12an Parisera bidaiatu ondotik, 'Transmisioa'ren emanaldian Euskal Herrira itzuliko dira. Hauxe izango da, hain zuzen lerro hauek idazteko momentuan filmak baieztatuta dituen emanaldi eta herriak, Olentzeroren Lagunak elkarteak pasatu dizkigun datuen arabera:

- Azaroaren 17an Arbonan  Arantzolan 19:30etan
- Azaroaren 19an Urruñan Sokoako aisialdi gelan 17:00etan
- Azaroaren 23an Kanbon 20:30etan zineman
- Azaroaren 25an Anhauzen
- Azaroaren 29an Uztaritzen 19:30etan
- Abenduaren 1an Bardozen 20:30etan zineman
- Abenduaren 3an Biarritzen Royal zineman 17:00etan
- Abenduaren 7an Senperen
- Abenduaren 8an Ezpeletan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia