euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako eta Uruguaiko euskal dantzarien elkarretaratzea Paranán, Urrundik EEren 10. urteurrenean

2010/06/02

Artxiboko argazki honetan, Paranáko Urrundik-eko kideak Montevideon, 2006an bertako Eusko Jaia-n parte hartzera joan zirenean
Artxiboko argazki honetan, Paranáko Urrundik-eko kideak Montevideon, 2006an bertako Eusko Jaia-n parte hartzera joan zirenean

PUBLIZITATEA

Paraná-ko Urrundik euskal elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dute eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurreneko ekitaldietako parte ere aldarrikatu dute, baina finean, horrekin batera, Uruguaiko hiriburuko euskal dantzarien eta Paraná hiri entrerriostarreko euren parekoen elkarretaratze eta lagun arteko biltze eta festa izango da datorren larunbatekoa, Uruguai eta Argentinako bi talde hauen bozkarioa adierazteko aitzekia euskal dantzari direla eta euskal kulturaren enbaxadari sentitzen direla adierazteko eta hori eurentzat garrantzitsua dela jakinarazteko euren ingurukoei. Hogeita hamar pertsonatik gorako ordezkaritza montevideotarra espero da Paranán datorren larunbatean, bertako 'Juan L Ortiz' Kultura Etxean egingo den nazioarteko euskal dantza ikuskizunean bertakoekin batera parte hartzeko.

[ARTIKULUA EGUNERATZEN, BEREHALA EGONGO DA PREST]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia