euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: bigarren urteurrena ospatuko du 'Txapela'k saio berezi batekin ekainaren 21an Petritegitik, Astigarragan

2021/06/11

‘Txapela: KM0-Urteurrena’, Petritegin grabatua, ekainaren 21ean zabalduko da
‘Txapela: KM0-Urteurrena’, Petritegin grabatua, ekainaren 21ean zabalduko da

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoak bere bigarren urtebetetzea ospatuko du ekainean, mota askotako jarduera programa batekin. Eskaintza tentagarriek, zozketek eta sukaldaritza arloan erreferente diren lagunekin egindako ekintzek osatuko dute hilabeteko egitaraua. Baina, zalantzarik gabe, proposamen nagusia ‘Txapela KM0-Urteurrena’ deitu duten ekitaldia izango da. Gertalekua Astigarragako Petritegi izango du: sagardotegia eta bere inguruak ezagutu eta gero, eta Itziar Aguirre sukaldari rosariotar euskalduna aurkezle, bertako menu tipikoa prestatuko dute Petritegikoek. ‘Txapela KM0-Urteurren’eko saioa ekaineko 21ean zabalduko da ‘Txapela’ren sareetan.

Gogora dezagun "KM0-Zero kilometroko produktuak" kontzeptuari jarraitzen dion proiektuaren barruan, Argentina osoko hainbat eskualde bisitatzen ari dela –birtualki Itziar Aguirre euskal-argentinarra. Topaketa gastronomiko horietan tokian tokiko chefekin biltzen da bakoitzean bertako plater bat prestatzeko. “Eta osagaiak Txapela sagardoarekin uztartzen ditugu”, azaltzen du Itziarrek. Urteurreneko saioan, Euskal Herrian Txapelaren babesle nagusi den Petritegik hartuko du parte, eta Gipuzkoa bertatik txuleta nola egiten den irakatsiko dute Petritegiko adituek.

Urteurrena, hala ere, hilabetean zehar luzatuko da eta Astigarragakoa ez da izango ‘KM0’ bakarra. Izan ere, aste honetan zabaldu du Txapelak ekimen horretako azken saioa, Gunther Moros txefa protagonista, Misioneseko bere sukaldetik (Ikusi hemen). Sareetan Itziar Agirreren errezetak ere eskura daitezke.

-Facebook, Txapela Sidra Vasca Natural
-Instagram Txapelasidra
-Webgunea www.txapela.mitiendanube.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia