euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko

2021/06/10

Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea artxiboko argazki batean (arg EuskalKultura.eus)
Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea artxiboko argazki batean (arg EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

Paue, Frantzia. Euskal Herrian edo Paue inguruan bizi zaren irakaslea zara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona? Paueko Lagunt eta Maita (LEM) euskal etxeko lagunak euskara irakasle bila ari da bertako Gau Eskolaran aritzeko. Pandemiaren egoerako gorrienak pasata, aste honetan bertan berreskuratzen hasia da Lagunt eta Maita bere ohiko ekintza presentzialen desmartxa. Eta datorren urterako planak egiten hasi dira.

Euskara irakasle uda ondotik behar dute, urrian hasteko, ikasturte berriari begira.

Klaseak astean behin dira, astelehenetan, 19etatik 21ak arte. Iraupen mugatuko kontratua izango luke.

Interesatuek (+33) (0)5 59020943 zenbakira deitu dezakete edo laguntetamaita@gmail.com emailera idatzi.



Komentarioak

  • Frantsesa

    Frantsesa jakin behar da?

    Nerea A. (Donostia-San Sebastián), 2021/06/14 16:05

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia