euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argazki diferentea utzi dute atzoko udal eta foru bozek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan: emaitzen berri

2007/05/28

Izango al da Uxue Barkos Iruñeko heldu den alkatea? UPN 13, NaBai 8, PSN 4, ANV-EAE 2
Izango al da Uxue Barkos Iruñeko heldu den alkatea? UPN 13, NaBai 8, PSN 4, ANV-EAE 2

PUBLIZITATEA

Oso argazki desberdina eman du atzoko udal eta foru hauteskunde egunak Hegoaldeko lau lurraldeetako bakoitzean. Lerroburu gisa, honakoak: Nafarroan UPNk gobernua eta Iruñeko alkatetza gal ditzake, erabateko gehiengoa galdu baitu, CDN ia desagerturik; Nafarroa Bai, indartsu sartu da, PSNren parean edo aurretik; sozialistak, bozkatuenak Donostian, Gasteizen, Araban eta --zinezko ezustea-- Gipuzkoan; EAJk eusten dio Bizkaian, baina gainerakoan motel; PPk Gasteizko eta Arabako gobernuak galdu ditu; Ezker Batua-Aralar apal baino aurrera; EA ez da hondoratu eta duintasunari eutsi dio; ANV-EAEk emaitza onak, eta ordezkatzen duen Ezker Abertzalearen zatia indarrez itzuli da aurkezten utzi dioten bere ohiko barrutietara.
Atzoko hauteskundeetako oinarrizko emaitzak ekarri ditugu hona. Hortik aurrerakoak bakoitzak nahiago duen egunkari edo komunikabidean segi ditzake azkenean ezarri ditugun loturei erreparatuta, hala nahi badu. Hona Nafarroako Parlamentuko eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeen emaitzak, eta baita Hegoaldeko lau hiriburuei dagozkienak ere.


NAFARROAKO FORU PARLAMENTUA (bozen %100 aztertuta)

-UPN (PP): 22 jarleku (balio izan duten bozken %42,2)
-NA-BAI (Nafarroa Bai): 12 jarleku (%23,7)
-PSN-PSOE: 12 jarleku (%22,4)
-IUN-NEB (Izquierda Unida-Nafarroako Ezker Batua): 2 jarleku (%4,4)
-CDN: 2 jarleku (%4,4)
-boz zuriak: %1,4

-boz baliogabeak: %5,3


BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK (%99,91 aztertuta)

-EAJ-PNV: 23 jarleku(%40,04)
-PSE-EE/PSOE: 14 jarleku (%24,79)
-PP: 8 jarleku (%16,35)
-EB-B-Aralar: 4 jarleku (%7,88)
-EA: jarleku 1 (%5,18)
-ANV-EAE: jarleku 1 (%2,87)

-boz baliogabeak: 57.099 (%9,85)


GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK (%100 aztertuta)

-PSE-EE/PSOE: 16 jarleku, 76.865 boz (%29,06)
-EAJ-PNV: 16 jarleku (%27,14)
-EA: 7 jarleku (%12,92)
-EB-B-Aralar: 6 jarleku (%13,89)
-PP: 6 jarleku (%13,24)
-boz zuriak: %2,76

-boz baliogabeak: 72.880 boz (%21,60)

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK (%99,53 aztertuta)

-PSE-EE/PSOE: 14 jarleku (%26,38)
-PP: 15 jarleku (%26,34)
-EAJ-PNV: 14 jarleku (%25,90)
-ANV-EAE: 4 jarleku (%8,70)
-EB-B-Aralar: 2 jarleku (%6,75)
-EA: 2 jarleku (%5,80)
-boz zuriak: %1,81

boz baliogabeak: %3,07


BILBOKO UDALA (%100)

-EAJ-PNV: 13 zinegotzi (%41,33)
-PP: 7 zinegotzi (%22,4)
-PSE-EE-PSOE: 7 zinegotzi (%21,95)
-EB-B-Aralar: 2 zinegotzi (%7,93)
-EA: 0 zinegotzi (%2,69)
-boz zuriak: %1,48

-boz baliogabeak: %7,49


DONOSTIAKO UDALA (%100)

-PSE-EE/PSOE: 11 zinegotzi (%37,43)
-PP: 6 zinegotzi (%21,38)
-EAJ-PNV: 5 zinegotzi (%17,2)
-EB/B-Aralar: 3 zinegotzi (%11,41)
-EA: 2 zinegotzi (%8,33)
-boz zuriak: %2,7

-boz baliogabeak: %12,94


GASTEIZKO UDALA (%100)

-PSE-EE/PSOE: 9 zinegotzi (%31,36)
-PP: 9 zinegotzi (%29,74)
-EAJ-PNV: 6 zinegotzi (%21,89)
-EB-B-Aralar: 2 zinegotzi (%7,47)
-EA: zinegotzi 1 (%5,6)
-boz zuriak: %1,64

-boz baliogabeak: %6,3


IRUÑEKO UDALA (%100)

-UPN (PP): 13 zinegotzi (%42,86)
-Na-Bai (Nafarroa Bai): 8 zinegotzi (%26,26)
-PSN-PSOE: 4 zinegotzi (%15,23)
-ANV-EAE: 2 zinegotzi (%6,60)
-IUN-NEB (Izquierda Unida-Nafarroako Ezker Batua): 0 (%4,14)
-CDN: 0 zinegotzi (%3,53)
-boz zuriak: %0,99

-boz baliogabeak: %0,39


Lotura interesgarriak

Honela ikusi dute egunkari eta hedabieek:

'Gasteiz tendrá nuevo alcalde y vuelco en Navarra'
Eitb24.com webgunean

'Mapa politikoa goitik behera aldatu dute hauteskundeek'
Berria.info-n

'UPN gana en el Parlamento aunque pierde la mayoría'
Gara.neten

'El PNV pierde fuerza en Vizcaya y necesita nuevos apoyos'
Elcorreodigital.com-en

Arabako herri guztietako emaitzak
Noticiasdealava.com-en

'UPN gana en Navarra con 22 escaños y el 42,3% de los votos'
Diariodenavarra.es-en

'La izquierda abertzale incrementa su apoyo y logra 17 alcaldías'
Deia.com-en

'El PSE, lista más votada en Gipuzkoa, empatada a junteros con el PNV'
Diariovasco.com-en


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia