euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Agirre sailburuak Mexikon kokatutako euskal lantegiak bisitatu ditu, herri honetara egin duen bidaian

2007/03/17

Ana Agirre sailburua Queretaroko 'Eika México' lantegira egin zuen bisitaldian eginiko argazkian
Ana Agirre sailburua Queretaroko 'Eika México' lantegira egin zuen bisitaldian eginiko argazkian

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saileko eta SPRIko ordezkaritzak Mexikon kokatuta daude 32 euskal enpresetako batzuk bisitatu ditu egunotan, herrialde honetan barrena egiten ari den bost eguneko biraren barruan. Bilera hauetan euskal enpresariek Mexikon kokatzearen esperientziaren nondik norakoak kontatu dizkiote sailburuari, datozen urteetarako aurreikuspenak jakitera emanez.
Ana Agirre buru duen ordezkaritzak herri honetan kokatuta dauden euskal enpresei dedikatu die Mexikon egiten ari den bidaiaren azken partea. Egun hauetan sailburuak lantegiok bisitatu eta ezagutzeko aukera izan du eta mintzatu ere mintzatu da berauen arduradunekin. Asteazkenean sailburua Celayan izan zen, Guanajuato estatuan eta bertan kokaturiko hiru euskal enpresen arduradunekin bildu zen. Hauexek enpresok: CIE Automotive (2001az geroztik Celayan), Elay (inguru hauetan bidegilea, 1999 heldu zen Celayara) ta RPK S.Coop (1999az geroztik).

Ostegunean sailburua Querétaro mugitu zen eta Eika S. Coop. enpresaren lantegia bisitatu zuen bertan. Konpainia 2004ean kokatu zen hiri honetan. Bisitaldian Ana Agirrek Eika México lantegiaren buruarekin hitz egiteko parada izan zuen. Ondotik, Kaiku lantegiaren inaugurazioan parte hartu zuen, enpresa honetako lehendakari Jose Manuel Goikoetxea eta Iparlateko buru Manuel Arbide ondoan zituela. Querétaroko gobernadore Francisco Garrido ere bertan izan zen. Euskal ordezkaritzaren bidaia atzo bukatu zen, San Luis de Potosí hirian egingo den Fagor Industrial enpresaren lantegi berriaren inaugurazioarekin.


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Ordezkaritza
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

VascosMexico foro eta zerrenda
www.vascosmexico.com

Ana Agirre Industria sailburua Mexikon
Basque Heritage-n argitaratua 2007ko martxoaren 15-ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia