euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amable Martínez-Conde hil da Sao Paulon, hiriko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko azken bazkide fundatzailea

2021/05/10

97 urterekin hil da. 2014an saria eman zion Amable Martínez-Conderi Euskal Etxeak. Irudian, Ignacio Martínez, Pilar Alava eta Amable bera
97 urterekin hil da. 2014an saria eman zion Amable Martínez-Conderi Euskal Etxeak. Irudian, Ignacio Martínez, Pilar Alava eta Amable bera

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Goibeldurik adierazi digu Pilar Alava São Pauloko Eusko Alkartasunako presidenteak, 1959an Euskal Etxea sortu zuten azken bazkide fundatzailearen heriotza. Amable Martínez-Conde Elustondok (Barakaldo 1923 - Sao Paulo 2021) 97 urte zeuzkan eta pertsona maitatua zen oso. "Azken aldian adina eta osasun egoera ahulagatik ekitaldietara ez bazetorren arren, beti segitu du gurekin harremanetan, eta azkenaldian ere laguntzaile izan dugu", adierazi du Pilarrek.

Euskal Etxeko presidenteak gogora ekartzen duenez, 2014an EEak bere 'Gernika Kutun'eko egoitza erosi zueneko 55 urte bete ziren eta "plazer handia izan genuen omenaldi bat eskaintzen berari (ikus goian argazkia) elkartearen alde hasiera-hasieratik emandako laguntza guztiagatik". "Bere belaunaldiko asko bezala, 'fortuna bila' etorri zen Sao Paulora. Brasilgo hainbat industriatako bazkide eta sortzaile izan zen, eta herrialdeko euskal ekintzailerik handienetako bat ". "Bere azken enpresa eta bera harroen zegoena Autometal zen, Brasilgo handiena bere sailean, hainbat hamarkadatan bera zuzeneko zuzendari", laburbildu digu Alavak.

"Seme-alabei eta bilobei, gure atsekabea adierazi nahi diegu. Goian bego! ", bukatu du Eusko Alkartasunako presidenteak bere oharra.

Amable Martinez-Conde gaur erraustuko dute 16: 00etan, bertako ordua, Euskal Herriko 21:00etan. Pandemiak eragindako osasun egoera dela eta, zeremonia familia hurbilekoentzat izango da bakarrik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia