euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alkaterako hauteskundeak Boisen: Bigarren itzulia egin beharko dute, hautagaietako inork ez baitu %50a lortu

2019/11/07

Dave Bieter eta Lauren McLean lehiatuko dira bigarren itzulian, abenduaren 3an
Dave Bieter eta Lauren McLean lehiatuko dira bigarren itzulian, abenduaren 3an

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Aurreko hauteskundeen aldean, panorama konplikatuagoa ageri zen Boisen, oraingoan zazpi hautagai --batzuk lehiakide pisudunak gero ikusi den bezala-- zeudelarik lehian. Astearteko hauteskundeetan (zortzi orduko aldea dago Euskal Herriarekin, beraz hautestontziak Euskadin asteazken goizaldea zela itxi ziren), bozken %100a mahai gainean,. hautagaietako inork ez zuen legeak agintzen duen %50a eskuratu bigarren itzulia ekidin eta alkatea zuzenean aldarrikatzeko. Bigarren itzulia, beraz, Abenduaren 3an gauzatuko da, eta aurrekoan boto gehien lortutako Lauren McLean (%45,7) eta Dave Bieter (%30,3) izango ditu lehian.

Lehenengo aldiz gertatu da Boiseko Udalaren historian bigarren itzulia. Udalerako hauteskundeak definizioz dira hemen alderdigabeak, baina alderdi baten izenean lehiatzen ez badira ere, esan beharra dago bigarren itzulira pasatu diren McLean eta Bieter, biak direla Alderdi Demokratako kide; eta Mclean Bieterren taldeko kide izan dela orain hilabete batzuk arte. Bai oraingoz buruan doan McLean zein egungo alkatea --hauteskundeak segitzeko bere aldekoen gunea Euskal Etxean ipini zuen, ohi duen bezala, Bieterek-- baikor eta kanpainari segida emateko prest agertu dira abenduaren 3ra arte, alde handia ikusita Bieterren kasuan askoz zailagoa izango badu ere.

Hona lehenengo itzuliko emaitzak:

-Lauren McLean 23,669 (%45,7)
-David H. Bieter 15,711 (%30,3)
-Rebecca W. Arnold 6,863 (%13,2)
-Brent Coles 3,804 (%7,3)
-Wayne Richey 847 (%1.6)
-Adriel Martinez 588 (%1.1)
-Cortney Nielsen 360 (%0.7)

Iturria: Ada Konderria Hauteskundeak



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia