euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

William Douglass-ek Sydneyko Gure Txokoa bisitatu eta hitzaldia emango du igandean, bere azken liburua aurkeztuz

2019/11/08

William A. Douglass (arg. Oskar M. Bernal-Deia) eta igandean Sydneyko Euskal Etxean aurkeztuko duen liburua
William A. Douglass (arg. Oskar M. Bernal-Deia) eta igandean Sydneyko Euskal Etxean aurkeztuko duen liburua

PUBLIZITATEA

Sydney, Australia. William Douglass antropologo eta euskaltzale ezagun nevadatarrak Sydneyko Gure Txokoa Euskal Etxea bisitatu eta hitzaldia emango du datorren igandean, bisitaren baitan, argitara eman berria duen Australiako euskaldunei buruzko liburua aurkeztuz. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko sortzaile eta bertako lehenengo zuzendari izan zen Douglassek --Zentroak, izan ere, omenaldi gisa, bere izena darama 2015eko azarotik-- BIlbon urri hasieran egin zen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean aurkeztu zuen lehenengoz liburua, orain Australian, bertako euskaldunen aurrean berriz ere jendaurretuko duena.

Antipodetako euskaldunen liburuaren aurkezpena bukatuta, bildutakoek senidetasun bazkari bati ekingo diote eta kantatu ere, "zorionak zuri" kantatuko diote Douglassi, izan berria den bere urtebetetzearen karietara.

-Hemen eros dezakezu Australianuak liburua (University of Nevada Press, 2019)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia