euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Arana Urionabarrenecheak ‘Txalaparta, cosas de vascos’ bere liburua aurkeztu du Cipollettiko Liburu Azokan

2019/11/07

Liburua aurkezteko, lana inspiratu zuten bere gurasoen historia kontatu zuen Pedro Arana Urionabarrenechea (argazkia EE)
Liburua aurkezteko, lana inspiratu zuten bere gurasoen historia kontatu zuen Pedro Arana Urionabarrenechea (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Cipolletti, Argentina. Bertako bazkide eta laguna den Pedro Arana Urionabarrenechea lagundu zuen Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak joan den urriaren 9an ‘Txalaparta, cosas de vascos’ liburuaren aurkezpenean. Rio Negro probintziako Cipolletti herriko Liburu Azokaren XVII. edizioan aurkeztu zuen lana egileak, Udaleko Kultur Zuzendaritzak gonbidaturik. Jende ugari bildu zen ekintzara, euskal etxeko kideak zein publiko orokorra.

Gogora dezagun, ‘Txalaparta, cosas de vascos’ liburuan “Euskal jendearen ohiturak, ezagutzak eta sentimenduak” jasotzen dituela Aranak “eta euskal kulturarekin lotura duten gaiez gain, etorkinen gorabeherak kontatzen ditu; beren gurasoenak Euskal Herritik Argentinara etorri zirenean, eta bereak, kontrako bidaia egin zuenean”.

Cipollettiko Azokakoa, liburuaz Argentinan egin den publiko orokorrarentzako lehenengo aurkezpena izan da. Liburuaren ale bat hala ere, iritsio da dagoeneko Euskal Herrira. Izan ere Arana Urionabarrenecheak berak oparitu zion Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururi, eta honek sortze bidean lehenengo urratsetan den Euskal Diasporaren Artxiboaren eskuetan utzi du.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia