euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Txalaparta: cosas de vascos' liburua idatzi du Patagonian 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxeko kide Pedro Aranak

2019/07/23

‘Txalaparta: cosa de vascos’ liburuaren azala
‘Txalaparta: cosa de vascos’ liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Cipolleti, Argentina. Buenos Airesen jaioa bada ere Durangon igaro zuen haurtzaroa Pedro Mario Arana Urionabarrenecheak, bertakoak baitzituen guraso eta aitona-amonak. Garai hartan bizi izandakoak eta gaur egun bizileku duen Cipolletiko ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxearekiko konpromisoak eginkizun polita burutzera eraman dute: ‘Txalaparta: cosas de vascos’ liburua idaztera. Izan ere euskal elkartaren irratsaiorako idatzitako testuak bilduz osatu du orain liburua, Euskal Herriari buruzko eta euskal kultur gaien ardatzean.

"Lliburu honen helburua ez da euskal komunitatearengana iristea bakarrik, publiko orokorrarengana ere baizik. ‘Baskos de la Confluencia’ gure Euskal Etxea hartu nuen inspirazio. Gure helburua euskal kultura zabaltzea da eta hori da testu hauekin egiten dudana, euskal gaiak aurkeztea, esaterako hizkuntzan, sukaldaritzan, historian, mitologian, kiroletan eta gerra zibilean sakontzea. Esango nuke Euskal Etxeak daukan helburuekin zinez bat datorrela liburua”.

Oraindik Argentinan aurkezpen ofizialik izan ez badu ere, egia da ekainean Euskal Herrira egindako bidaia batean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururi liburuaren berri eman eta ale bat utzi ziola Aranak, sortze bidean legokeen Euskal Diasporaren Museorako.

Argentinako aurkezpenei dagokionez, aurkezpen informal bat egin zuen idazleak uztailaren hasiera, bere Euskal Etxeko lagunen artean. Ekintza formala, ordea, eta komunitateari begira, abuztuan egingo da. Udaberrian (Hego Hemisferioan), gainera, Cipollettiko Liburu Azokaren 16. edizioan ipiniko da salgai liburua. Azoka urriaren 4tik 14ra gauzatuko da herri patagoniar honetan..


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia