euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBko euskalduna bazara eta zure haurra Bakersfieldeko Udalekura bidali nahi baduzu, gaur da eguna eta 18ak ordua

2022/03/01

Gaur daukate eguna Ipar Amerikako euskaldunek NABO Udaleku 2022ra izena emateko
Gaur daukate eguna Ipar Amerikako euskaldunek NABO Udaleku 2022ra izena emateko

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Ipar Ameriketako euskalduna bazara eta zure haurra Bakersfieldeko Udalekura bidali nahi baduzu, erne, gaur da eguna eta 18:00ak ordua. 2022ko Udalekun parte hartzeko aplokazioak gaur asteartea, martxoaren 1ean ipiniko dira online eskuragarri iluntzeko 6:00etan, Kaliforniako orduan (Pacific Stand Time, PST). Aplikazio edo eskaera-orriak bete ondoren denborarik galdu gabe bidali behar da eta itxaron zerrendan sartuko da. Zenbaki segurua oraindik ezaguna ez bada ere, aurten leku gutxiago egongo dira.

Eskabide bakarra bete behar da familia bakoitzeko. Aurten astebetekoa izan da Udaleku, Bakersfield-en, NABO eta bertako Kern County Basque Club antolatzaile. Haurrak 10-15 urte artekoak behar dute izan, gurasoak NABOko euskal etxe bateko kide. Egunak, ekainaren 17tik 25era. Aurtengo gaia, Nafarroa. Prezioa, 450 dolar. Behar dituztenentzat bekak daude eskuragai, NABOko 'Aita Tillous' izenpean, eta euskal etxe askok ere laguntzak eta babesak ematen dituzte.

Gogoratu, interesatuak erne egon eta Kaliforniako 18:00etan [Euskal Herrian asteazkeneko goizaldeko 3:00ak] puntu-puntuan sartu, NABOk orduan aktibatuko den eskabide-orrian, eta klik egin Udaleku Application dioen irudiaren gainean. Prozesu osoa azkar egin, esan bezala denborak axola baitu, leku mugatuak baitira.

-Argibide gehiago Udalekuri buruz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia