euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultur ekitaldia etzi Buenos Airesko Eusketxen,'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburua kari

2009/06/22

Aitor Alava aurreskua dantzatzen Andrés de Irujori egindako omenaldian (argazkiak EuskalKultura.com)  Euskal dantza eta musika ikuskizun batez eta 'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburuaren aurkezpena ekitaldia eginez ospatuko du Eusketxe Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak aurtengo San Juan eguna. Ekitaldia etzi, arratsaldeko zazpietan hasiko da Mexiko 1880ko euskal egoitzan, Ekin Dantza Taldearen eskutik. Euskal abestiek ere euren lekua izango dute Euskaltzaleak-eko Abesbatza eta Alkartasunaren Otxoteari esker. Liburuaren aurkezpena, berriz, Juan José Guarestiren (iloba) etorriko da. Eusketxetik gogora arazten dute, bestalde, salgai daudela honez gero Euskal Herrira bidaiatzeko elkarteko 2009ko zozketa bonoak.

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldunak eta euskal etxeak ere partaide, Bilbon egin den 'Peru Abarka' liburuaren irakurketan

2009/06/22

Kirmen Uribe euskal idazleak hasi zuen irakurketa (argazkia eitb.com) Euskal Herri osoko laurehun lagunek irakurri zuten txandakatuz joan den ostegunean Juan Antonio Mogel idazle bizkaitarraren 'Peru Abarka' (1802) eleberria. Jendaurreko irakurketa Bilboko Arriaga antzokian gauzatu zen, bertara bildu zirelarik, bideo eta pantailen bidez, munduko hainbait euskal etxetako euskara ikasleak, besteak beste Frankfurt, New York, Boise, Erroma, Londres, Buenos Aires, Valparaiso, Montevideo, Montreal, Valladolid eta Bartzelonatik. Honekin bigarren edizioa izan du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako 'Klasikoen Irakurraldia' ekimenak. Iaz Pedro Axular nafarraren 'Gero' (1643) irakurri zen.

Gehiago irakurri...


La Nacion-eko artikulu batek Txileko Santiagoko Eusko Etxeko jatetxeko sukaldaritza tradizionala laudatu du

2009/06/22

Santiagoko Eusko Etxeko jatetxea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Laudorioak jaso ditu Santiagoko Euskal Etxeko jatetxeak egiten duen sukaldaritza tradizionalak, joan den igandeko La Nacion egunkariko Magazineak argitara eman duen gastronomia artikulu batean. Cesar Feres kritikariaren aburuz, Eusko Etxean goraipa daitezke "duintasunez, kokotxak baratxuriekin, bakailaoa bizkaitar erara, giltzurrunak xerezez, arrain mota ugaria (meroa, berrugeta, itsas aingira) eta aspaldian hartu ditudan tripakirik onenak, urdai-azpiko, piper eta txorizo askoduna". Kazetariaren esanetan, nazionalitate jakin bati lotutako klub eta elkarteetako jatekoa beheiti doan testuinguru batean, Eusko Etxeak eutsi egiten dio, prezioetan zuhur eta oro har ongi egindako sukaldaritza batez.

Gehiago irakurri...


'Gure etxean euskal izaera arnastu ere egiten da': Euskonews Sergio Recarte euskal argentinarrarekin solasean

2009/06/19

Sergio Recarte, jatorri nafarreko euskaltzale argentinarra "Sergio Recarte euskal jatorria duen argentinarra da. Euskal kultura Argentinan zehar zabaltzen ematen du bere denboraren zati handi bat. General Villegaseko (Argentina) Euskal Etxearen bazkide eta sortzaileetako bat da, baita euskal kulturari buruzko Beti Aurrera buletinaren sortzailea eta Euskonewseko Kosmopolita ataleko ohiko kolaboratzailea ere". Honela hasten da Maider Sillero kazetariak Sergio Recartez egiten duen aurkezpena, ondoren elkarrekin izandako elkarrizketa argitaratzeko, guztia Euskonews astekari elektronikoko azkeneko zenbakian.

Gehiago irakurri...


Gaurtik hasita eta datorren asteko asteburura arte, mundu osoko euskal etxeak ospatuko dute San Juan sua

2009/06/19

'Sorgiña'-ren erretzea Necochean. Ikus zenbat metroko altuera hartzen duen, euskal dantzariak inguruan dantzan ari zaizkiola Kristoaurreko festa erlijio arropez jantzia. San Juan bezperan --udako edo neguko solstizioan-- Ipar Hemisferioko egunik luzeena ospatzen da eta Hego Hemisferioan, berriz, laburrena. Ohiturak markatzen duenez, San Juan bezperan suak piztuko dira Euskal Herriko hamaika txoko eta plazetan. Munduko euskaldunek ere, tradizio honi eusten diote eta hau dela eta gaur gauetik aurrera datorren asteburuko larunbat-igandera arte, munduko zenbait euskal etxek suaren erritoa errepikatuko dute, hala nola, besteak beste, Argentina, Mexiko, Katalunia, Uruguai, Espainia, Estatu Batuak eta Venezuelako bazterretan.

Gehiago irakurri...


Eibarko Goruntz abesbatzak St Patrick katedralean eta New Yorkeko Eusko Etxean kantatuko du igandean

2009/06/19

Goruntz abesbatzaren New Yorkeko Eusko Etxeko kontzertuko afixa Hamabost emakumek osatzen dute datorren igandean St. Patrick katedralean eta New Yorkeko Eusko Etxean kontzertu bana eskaini duen Goruntz abesbatza eibartarra. Maria Jesus Agirre zuzendari, taldeak euskal errepertorioko kantu arras ezagunak kantatuko ditu, tartean Maitia nun zira, Xalbadorren heriotzean, Nerea izango zen edo Ixil ixilik dago bezalako kantuekin. Arratsaldeko lauetan katedralean arituko dira eta bi ordu beranduago, berriz, Eusko Etxean, bertan afaldu eta emanaldia eskaintzeko. Astebete eskaseko bidaia, Harlem-eko godspel saioak dastatu eta zenbait musika kontzertutara joateko baliatuko dute Goruntz-ekoek.

Gehiago irakurri...


Internetez jaitsi daitekeen mapa batek Euskal Herrian euskaraz ikasten duten ikasleen ehunekoa biltzen du

2009/06/19

Euskara Kultur Elkargoak argitaratutako mapa Euskara Kultur Elkargoak, Udalbideren laguntzaz, Euskal Herriko Eskola Matrikulazioaren Mapa argitaratu du. Bertan, Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko udalerri guztietan euskaraz matrikulatuta dauden ikasleen ehunekoa islatzen da. Mapa Euskara Kultur Elkargoaren webgunetik jaitsi daiteke edo, Nafarroan bizi direnentzat, Iruñeko Karriki, Elkar, Abarzuza eta Auzolan liburudendetan badago berau erosteko aukera. Osagarri dituen datu, iruzkin eta testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko zazpi gazte joango dira uztailean Argentinara, Necocheako 'Hator Hona' programan partaide

2009/06/18

Aurreko edizio bateko (2007) 'Hator Hona'ko partaideak Necocheako euskal etxe argentinarrak antolatutako 'Hator Hona' programa abian da beste behin. Zazpi izango dira aurtengo edizioan Euskal Herritik Argentinara kultura tailerrak ematera joango diren gazteak, uztailaren 18tik abuztuaren 9ra. Europarrek dantza, kirola, musika eta euskara erakutsiko diete Necocheako Euskal Etxeko kideei, gazteen arteko harremanak sustatzea eta itsasoz bi aldeetako euskaldunen arteko elkar ezagutza osagai garrantzitsu daukan ekimen honetan. Iratxe Garrido 22 urteko barakaldarra argentinaratuko den gazteetako bat da. Dantza irakatsiko du eta bidaia egiteko irrika bizian dagoela azaldu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Argentinako musika folklorikoan izen handia den José Larralde, Arantzako nafarren seme eta biloba da

2009/06/18

José Larralde musikagile argentinarrak Arantzako euskalduna zeukan aita José Larralde Argentinako folklore eta musika herrikoiko izen handietarik da. Bere kantek gizakiak berea duen askatasuna eta duintasuna lortzeko borroka islatzen jakin dute. Huanguelén-en 1937an arbaso euskaldun eta arabiarrak zituela jaiotako gizon hau General Villegasko Euskal Etxeko 'Beti Aurrera' buletinak elkarrizketatu zuen behin. Han aipatutako datuen oinarrian, Sergio Recarte, musikariaren aitatxi euskaldunaren peskizan ibili da eta kantariak berak ezagutzen ez zituen jakingarriak batu ditu. Horretaz doa 'Beti Aurrera'ko azken alean argitara eman duen artikulua. Hona laburbildu dugu testua.

Gehiago irakurri...


Kaiku euskal esne-enpresak faktoria zabaldu du joan den igandean Argentinako Santa Fe probintzian

2009/06/18

Ezkerretik hasita lehenengo lerroan, Luis Herrera, Eduardo Urrutia, Anartz Mujika eta Juan Jose Bertero, Kaikuren Santa Fe probintziako San Martin de las Escobas herriko instalazio berriak inauguratzerakoan 2009ko ekainaren 14an Kaiku taldeko lehenengo faktoria argentinarra zabaldu du euskal esne-enpresak joan den igandean Santa Fe probintziako San Marín de las Escobas herrian. Tinas del Sur S.A. izenarekin ari da ekoizten eta merkaturatzen esnekiak euskal enpresa eta urte osoan 4.200 tona gazta ekoiztuko dituela aurreikusten du aurten, orotara 13,2 milioi dolarreko fakturarekin. Kaikuk 64 langile dauzka Argentinan, horietarik 58 inauguratu berria den Santa Feko lantegian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia