2009/02/13

Joan den igandean, otsailaren 9an, Bartzelonako Euskal Etxeak jai eguna bizi izan zuen, bere jatetxearen inaugurazioa zela eta. Hilabete eta erdiz berritze lanengatik itxita egon ostean, jatetxeak jai batekin egin zien ongi etorria aldaketak ikusi nahi izan zituzten elkarteko bazkide eta jatetxeko lagunei. Ez hori bakarrik, jatetxeko kutixiak dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek, trikitixa, txistulari, txalaparta eta aurresku artean.
Gehiago irakurri...
2009/02/13

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans elkarteek ikerketarako beka bana ematen dute urtero, katalan zein euskal kulturaren alderdi jakin batean interesaturiko ikertzaile gazteentzat. Beka horien zuzkidura 4.680 eurotakoa da eta iraupena hiru hilabetekoa. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 15ean itxiko da. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak Asmoz Fundazioa eta UNED-Bergara zentroaren bidez Euskal Etnografia ikastaro bat jarri du abian, sarean egiteko. Ikastaroaren prezioa 650 eurotakoa da eta izena emateko epea martxoaren 2an itxiko da.
Gehiago irakurri...
2009/02/13

Dantza Erakustaldi batek ipiniko dio bihar, larunbata, azkena, Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko Nafar Etxean hondarreko astebetean garatu den Dantza Nafarren VIII. Ikastaroari. Tuterako Udal Dantza Taldeak Nafarroako Gobernuaren babespean gidatuta, Argentina eta Txileko nafar etxeetako dantzariak hartu dute parte bertan. Biharko ikuskizunak, ikasitakoa erakusteko balioko du, sarrera libre eta musutruke.
Gehiago irakurri...
2009/02/13

Jakina da musean jokatzea euskal Diasporaren pasioetako bat dela eta Big Horn Basque Club elkartea, Wyomingeko Buffalon (AEB), horren adibide da. Joan den igandean elkarteko mus txapelketa jokatu zen eta egun osoan zehar zortzi bikote lehiatu ziren txapela nork lortuko. Askok gurasoekin mendian ardiak zaintzen ari zirela ikasi zuten jokoa. Beste batzuk herrian. Orain, musarekiko grina gazteei pasa nahi diete eta lortzen ari dira emeki. 'Ausarta izatean oinarritzen den jokoa da eta azken unea arte, nahiz eta karta txarrak izan, irabaz dezakezu', azaldu diote bertako Buffalo Bulletin kazetari.
Gehiago irakurri...
2009/02/12
Gehiago irakurri...
2009/02/12

Atzerrian edo Diasporan lanean ari diren Bizkaiko zientzilari, ikertzaile eta profesionalek Euskal Herrira bueltatzeko aukera bikaina dute bizkaia:xede-k abian jarri duen egitasmoari esker. Elkarte hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza sailak sustatzen du eta Bizkaian abiarazten ari diren proiektu berritzaileen garapenean laguntzeko herrialdeko profesionalen itzulera bultzatzea da bere helburuetako bat. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek bizkaia:xederekin harremanetan jarri behar dute eta euren kurrikuluma elkartearen webgunearen bidez bidali.
Gehiago irakurri...
2009/02/12

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak indartsu hasi zuen 2009 urtea, bere webgunearen inaugurazioarekin. Bertan elkartearen jarduerei buruzko informazioa ematen dute eta gainera, hilabete hauetan, argazki galeria polita biltzea lortu dute, elkartearen azken ekitaldietatik hasi eta une historiko esanguratsuetaraino. Une historiko horien barruan, bertako Euskal Etxeak, 1955ean Agirre lehendakariak Chascomusera egin zuen bisitaldiko argazkiak igorri eta partekatu nahi izan ditu gure irakurleekin.
Gehiago irakurri...
2009/02/11

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleek eta irakasleek orain dela urte batzuk sortu zuten Euskal Jakintza bloga eta bertatik elkarlanean informazio oso erabilgarria sareratu ohi dute. Oraingoan ordiziarrek 2008 urteko EGA azterketak jarri dituzte sarean, izan ere 34 egun baino ez da falta 2009ko azterketetarako eta --'laguntza guztia eskasa izan ohi denez', diote-- Euskal Jakintza blogean azterketak era automatikoan edo PDFan eginez errepasatu daiteke.
Gehiago irakurri...
2009/02/11

Madrileko Euskal Etxeak urte askotako ohiturari heldu zion joan den otsailaren 4ean, eta elkarteko abesbatza espainiar hiriburuko kaleetan ibili zen Santa Ageda sainduaren omenezko kopla zaharrak kantatzen. Abesbatzeko kideak baserritar ator eta txapela tipikoak jantzi zituzten eta makilekin lagunduta abestien doinua markatzen zuten lurrean kolpeak emanez. Taldea Madrileko gune zentrikoenetan ibili zen, hala nola Plaza Nagusia, Puerta del Sol edo Santa Ana Plaza, Euskal Etxean bukatzeko. Bestalde, aipatu Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu zuela joan den urtarrilean.
Gehiago irakurri...
2009/02/10

Roberto Caston zinemagile galiziarrak zuzendu duen 'Ander' luzemetraia bihar estreinatuko dute Berlingo Zinemaldi ezagunean. Filmeak Panorama sekzioan parte hartuko du, lehiaketa ofizialetik kanpo, baina hala ere hainbat sari eskuratzeko aukera izan dezake: Ikusleen Saria, Nazioarteko Kritikoen Fipresci Saria eta Zuzendari Berri Onenari Saria. Lau emanaldi egingo dira Berlinen: bihar, etzi, ostiralean eta igandean. 'Ander' filmak homosexualitatea deskubritzen duen baserritar baten istoria azaltzen du eta euskarazko eta gaztelerazko dialogoak dauzka.
Gehiago irakurri...