euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarak etorkizuna duela aldarrikatuz jardunaldiak egingo dira Madrilen martxoaren 13tik 15era

2012/03/01

Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria, Madrilen atzo egin zen prentsaurrekoan jardunaldiak aurkezten (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak "Euskarari Gorazarre" izeneko jardunaldiak egingo dituzte hil honetan Madrilen, euskal hizkuntzak etorkizuna duela eta hizkuntzalaritzan zein literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela aldarrikatzeko. Ekitaldien artean, besteak beste, Henrike Knörr euskaltzaina zenari omenaldia egingo zaio; emakumezko euskal idazleekin mahaingurua egingo da eta Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak "Katuak eta paradisua" ikuskizuna eskainiko dute. Jarduerak itxiz, martxoaren 16ean AT! ikuskizunaren bertsio eguneratua aurkeztuko da Madrilen.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Ermuan Laburbira euskarazko zine zirkuitua; Madril, Paris eta Londresera ere helduko da

2012/03/01

Topagunea-ko Manuel Moreno eta Jon Garaño zuzendaria, Laburbira 2012ren aurkezpenean (argazkia Topagunea) Gaur bertan hasiko da Ermuan Laburbira 2012, euskarazko ikus-entzunezkoen jaialdi ibiltaria. Topaguneak, euskara elkarteeen federazioak, antolatzen duen jaialdiaren 9. edizioa da aurtengoa eta herriz herri ibiliko ditu 8 lan: laburmetraiak, bideoklipak, animazioak... Filmeetatik zazpi euskaraz dira eta bat galegoz. Guztira 26 emanaldi egingo dira Euskal Herrian eta hiru Diasporan: Madrilen martxoaren 7an, Londresen martxoaren 9an eta Parisen hilaren 14ean.

Gehiago irakurri...


Euskarari tarte zabala eskaini zion Santa Barbara Unibertsitateko Ama Hizkuntzen Egunak

2012/03/01

Mintegian parte hartu zuten aditu eta irakasleak, Viola Miglia Santa Barbara Unibertsitateko Euskara programaren arduradunarekin Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak nazioarteko mintegi bat egin zuen iragan otsailaren 23 eta 24an, Ama Hizkuntzen Egunaren karietara. Euskarak tarte zabala izan zuen topaketan, unibertsitateko euskara programaren eta Etxepare Euskal Institutuaren babesari esker. Unibertsitate kaliforniarra 2010eko urtarrilean hasi zen, fase honetan, euskal hizkuntza eta kultura eskolak eskaintzen.

Gehiago irakurri...


Euskara, musika eta komunitateari begirako proiektuak berriro abian San Nicolaseko Euskal Etxean

2012/03/01

Valeria Magliocchettik musika jartzen die euskal dantzei Martxo hasierarekin batera jarriko ditu berriro abian San Nicolas hiri argentinarreko euskal etxeak komunitateari luzatzen dizkion kultur proposamenak. Natalia Hormazabal bertoko irakasleak izango du 2012ko euskara klaseak emateko ardura eta Valeria Magliocchetti musikariaren ardurapean garatuko dira musika eta dantza eskolak. Muslariek ere izango dituzte euren topaketak eta baita abeslariek ere. Horretaz gain, urtean osoan zehar euskal etxeak bultzatzen dituen gizarte laguntza arloko proiektuak burutuko dira, tartean 'Etxe Nasaia', 'Irakurriz Hazi', 'Ume Jolasak', 'Diasporaren Herri Kirolak' eta 'Euskal Sentimendua Zabaltzen' izenekoak. Euskal Etxeak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, datorren urriaren 25ean 'Etxe Nasaia' programaren edizio erraldoi bat egingo dute, mila bat haur partaide.

Gehiago irakurri...


Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa sarean eskuragai jarri du Eusko Jaurlaritzak

2012/02/29

Patxi Lopez lehendakariak aurkeztu zuen ofizialki gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa atzo Bilbon (argazkia Irekia) Eusko Jaurlaritzak gaztelaniatik euskarara itzulpen automatikoak egiteko baliabidea jarri du sarean eta nahi duenak doan erabili ahal du jada testu, webgune eta dokumentu sinpleen itzulpenak egiteko. Atzo Bilbon aurkeztu zen itzultzailearekin Jaurlaritzak 2008an abiatu zen proiektuaren lehen emaitza mahaigaineratu du. Horrez gain, 2013rako euskara-gaztelania eta ingelesa-euskera itzulpenak ere garatuko dira.

Gehiago irakurri...


Badator Zinemaldia 2012! Martxoaren 1etik 30era euskal zinema ikusgai Bartzelonan Euskal Etxeari esker

2012/02/29

Fermin Muguruzak "Next Music Station: Lebanon" dokumentala aurkeztuko du Bartzelonako Euskal Etxearen Zinemaldian Bartzelonako Euskal Etxeak beste behin ere erakuslehio bikaina eskainiko dio Euskal Herrian egiten den zineari eta Zinemaldia jaialdiaren zazpigarren edizioan hogei bat lan aurkeztuko ditu Kataluniako hiriburuan. Bihar, martxoaren 1ean, abiatuko da jaialdia eta hilaren 30a bitartean luzatuko da. Egitarauan mota eta estilo desberdinetako proposamenak daude: animazioa, laburmetraia, komedia, drama, dokumentalak... Filmeak jatorrizko bertsioan, gehienak euskaraz, emango dira, azpitituluekin. Ikusleek zuzendari eta aktoreekin solasteko aukera izango dute; Fermin Muguruza, adibidez, martxoaren 8an izango da euskal etxean, "Next Music Station: Lebanon" dokumentala aurkezten.

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat elkarteak 90 urte ospatu ditu hainbat euskaldunen ametsak betetzen

2012/02/29

Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen 90. urtemugako irudiak (argazkiak EE) Soilik euskal etxekoentzat baino, herri osoarentzako jai bihurtu zen Euskaldunak Denak Bat-en urtebetetze festa joan den otsailaren 25ean. Izan ere, ospakizunarekin hasteko antolatutako desfileak eta herrian zehar ibili ziren euskal karrozek txaloak baino ez zituzten jaso. Euskal komunitateko lagun anitzek ere hartu zuten parte 300dik gorako lagunentzako afarian; agintarien artean, Eusko Jaurlaritza eta FEVAko ordezkaritzak; euskal etxeetako ordezkari ugari ere bertaratu ziren Arrecifesera, hala nola, Pergamino, Pilar, Gral. Rodriguez, Suipacha, Mendoza, eta Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea, Laurak Bat eta Euskaltzaleak euskal etxekoak baita Euskal Echea institutukoak ere.

Gehiago irakurri...


Pintxo lehiaketa egin zuen Caracaseko Eusko Etxeak eta martxorako argazki erakusketa bat ari da prestatzen

2012/02/29

Pintxo lehiaketaren irabazleak, Azpiritxaga-Barriola taldeko kideak, Pedro Arriaga presidentearekin (argazkia CaracasEE) Caracaseko Eusko Etxeak zuzendaritza berritu zuen urtarril hondarrean eta talde berriaren lehendabiziko ekimenen artean, iragan otsailaren 21ean elkarteak Pintxo Lehiaketaren edizio berri bat egin zuen. Pedro Javier Arriaga presidentea buru belarri aritu zen antolakuntzan, eta aipagarria da, aurreko edizioan bezala, lehiakide baino epaile gehiago izan zirela bertan, pintxoak dastatzeko gertu. Garailea Azpiritxaga-Barriola taldea izan zen, baina eguneko saria euskal etxean izan zen giroak eta umore onak irabazi zuen. Bestalde, Eusko Etxeak argazki-erakusketa bat zabalduko du martxoan, Durango, Gernika eta euskal herrien bonbardaketen 75. urteurrena kari.

Gehiago irakurri...


Euskararen aldeko apustua berretsi zuten AEBetako euskal etxeek San Frantziskoko NABOren Bilkuran

2012/02/28

NABOko euskara irakasleen San Frantziskon egin zuten mintegiaren irudi bat (argazkia IKortazar) San Frantziskoko Basque Cultural Center-en 30. urteurreneko ospakizunak Estatu Batuetako euskal komunitateko ordezkaritza zabala bildu zuen iragan otsailaren 17tik 19ra hiri kalifoniarrean. Asteburuko egitarau zabalaren barruan NABOk (North American Basque Organizations) bere urteroko lehen bilkura egin zuen eta elkarteak euskarekiko duen engaiamendua berretsi zuen. Aldi berean, AEBetako euskara irakasleen topaketa egin zen. Azken hiru urteetan euskara ikasle kopurua bikoiztu egin da AEBetan; egun 333 heldu ari dira ikasten, 12 irakaslerekin eta beste 16 irakasle berri ari dira trebatzen, HABEko iturriek jakinazari dutenez.

Gehiago irakurri...


Argentinak bere nazio banderaren Bigarren Mendeurrena ospatu du, 1812an Catalina Echevarriak brodatua

2012/02/28

Jose C. Paz herrian atzo bandera nazionalaren omenez egindako ekitaldia (argazkia Noticias Paceñas) Hainbat ekitaldik ospatu dute atzo Argentinan bertako abertzaletasunean egun seinalatua den data berezi bat; izan ere, atzo 200 urte, 1812ko otsailaren 27an, lehenengo aldiz erabili zen ikur nazionala, Manuel Belgranoren aginduz [Fermin Echevarria euskaldunaren eta Tomasa de Acevedoren alaba zen] Maria Catalina Echevarriak brodatua, eta Julian Alzugaray abadeak bedeinkaturik borroka-eremura abiatuko zena. Herrialde osoan ospatu zuten argentinarrek Rosarion estreinatu zen euren banderaren Bigarren Mendeurrena. Hona, Buenos Aires probintziako Jose C. Paz herrian egindako ekitaldiko berri ekarri dugu, beste hainbat lekutan bezala euskal-argentinar gizataldea parte zela egin zena, bertako Noticias Paceñas egunkariak agertutakoa laburbilduz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia