euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako banderaren omenaldiko partaide izan da eta urteko ekintzak abiatu ditu Azul-go Gure Txokoa EEak

2012/03/20

Margarita Galarza Azulgo Gure Txokoa euskal etxeko banderaduna ikurrinarekin Argentinako banderaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunetan (argazkia EE) Argentinar banderaren sorreraren bigarren mendeurrenean hamaika ekitaldi gauzatu dira karia horretara herrialde osoan zehar. Buenos Aires probintziako Azul herrian, Udalak antolaturik, Udal Parkean burutu zen ospakizun ofiziala, Jose Inza alkatea buru eta herriko beste hainbat agintari eta kanpoko kolektibitate eta kultur elkarteetako ordezkariak lagun. Ikurrina zeremoniako partaide izan zen, Gure Txokoa-ko kideen eskutik. Ikasturte hasiera honetan, Azulgo euskaldunak hasiak dira euskal etxean lagun arteko afariekin eta hurrengoa, izan ere, datorren ostiralerako iragarri dute. Erakundeak eskaintzen dituen ikastaroei dagokienez, euskara klaseak martxoaren azken astean hasiko dira instituzioko egoitzan.

Gehiago irakurri...


Santiagoko Euzko Etxeak itsasoz bi aldeetako lagunak partaide ospatu zuen bere mendeurrena

2012/03/19

Manuel Huarte de Salazar hizlari, ondoan Maritxu Bastarrica, 'Itxaropen gaztea' dantza taldeko gidaria bere ahizpa Mairerekin batera (argazkia EuskalKultura.com) Aste gogoangarria izan da iragan dena Santiagon. Bertako Euzko Etxeak bere mendeurrena ospatu du eta, ospatu ere Bizkaitik Foru Aldundia antolatzaile etorritako ordezkaritza bat lagun ospatu du, astelehenean Vitacurako Udaletxean eginiko euskal-txiletar jardunaldi batzuekin hasita, bi herrialdeotako enpresari eta gastronomiazaleak partaide. Bilbao-Bizkaia markaren aurkezle izan den asteak hainbat bilkura eta kontaktu ekarri ditu, baita sukaldaritza erakustaldiak ere, baina gailurra ostegun iluntzean harrapatu zuen Santiagoko Euzko Etxearen Mendeurrenaren karietara euskal elkarte honen egoitzan eginiko festan. EuskalKultura.com ere bertan izan zen, Laida Zabala kolaboratzailearen eskutik. Hona bere kronika.

Gehiago irakurri...


Iban Zaldua eta Mari Jose Olaziregi euskal hizkuntzaz eta literaturaz ariko dira gaur eta bihar Bolonian

2012/03/19

Iban Zaldua idazle euskalduna Boloniako Unibertsitateak "España plural" izeneko mintegia egingo du gaur eta bertan, gaztelania, katalana eta galegoarekin batera, bere lekua izango du euskarak ere. Unibertsitateko Atzerriko Hizkuntza eta Literatura Sailak antolatu du mintegia espainiar estatuko hizkuntz aniztasuna aztertzeko helburuarekin, Artea, Historia eta Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik. Topaketan euskal ordezkari izango dira Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi eta Iban Zaldua idazlea.

Gehiago irakurri...


Boise State University-k Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie euskal ikasleei

2012/03/19

Boise State University-ko kanpusa Idahoko hiriburuan Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko bi doktoretza beka sortu ditu, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekek urtebeteko iraupena izango dute eta ikasleek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika sail ospetsuan. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 24.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri...


Euskal Herritik bueltan, Magdalena Mignaburuk 'Gure arropa' erakusketa handituko du zenbait jantzi berrirekin

2012/03/19

Magdalena Mignaburu Donostiako Alde Zaharreko jantzi tradizional eta opari denda ezagun baten ondoan (argazkia Magdalena Mignabururen politesia) Orain urtebete Magdalena Mignaburu Berhok Buenos Aires probintzia argentinarreko Pellegrini herrian estreinatu zuen 'Gure arropa-Nuestra ropa' erakusketak XVIII. mende hondarretik abiatu eta XX.eko hasiera arteko 20 euskal jantzi tradizional bildu zituen. Geroztik, azaroan, euskal jatorrizko hezitzaile eta ikertzailea Euskal Herrira bidaiatu zen, zenbait museo bisitatzeko. Instituzioekin sortutako hartu-emanak oso emankorrak suertatu ziren eta emaitzak laster ikusi ahal izango dira erakusketaren baitan. 'Gure arropa' apirilaren 21etik maiatzaren bukaera aldera egongo da ikusgai Venado Tuerto-ko Cayetano Silva Museoan, Santa Fe probintzian.

Gehiago irakurri...


"At!" ikuskizunarekin bukatuko dira gaur Madrilen "Euskarari gorazarre" jardunaldiak

2012/03/16

Euskara lehen aldiz izan zen protagonista Espainiako Erret Akademian egin zen ekitaldian (argazkia Etxepare) Euskarak aurrekaririk gabeko unea bizi izan du aste honetan Espaniako Erret Akademian jaso zuen omenaldiarekin, "Euskarari gorazarre" jardunaldien baitan. Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatu dute egitasmoa, euskara etorkizuna duen hizkuntza dela adierazteko helburuarekin. Akademian egin zen ekitaldi ofizialaz gain, kultur jarduera ugari egin dira egunotan Espainiako hiriburuan. Adibidez, atzo Bernardo Atxagak eta Ruper Ordorikak "Katuak eta Paradisua" poesia-irakurraldia egin zuten. Jardunaldiak gaur bukatuko dira, "AT!" ikuskizunaren emanaldiarekin.

Gehiago irakurri...


Europako euskara irakasleek informazioa trukatzeko komunikazio sarea osatzea proposatu dute

2012/03/16

Bartzelona, Madril, Valentzia, Paris eta Berlingo Euskara irakasleak, HABEko ordezkariekin (argazkia HABE) Erantzun ona izan zuen iragan martxoaren 8 eta 9an Bartzelonako Euskal Etxean egin zen europar euskal elkarteetako euskara irakasleen lan topaketak, eta partehartzaileak pozik agertu dira emaitzarekin. Madril, Bartzelona, Valentzia, Paris eta Berlingo irakasleak izan ziren bertan, HABEko ordezkariekin batera. Jardunaldiotan, esperientziak trukatzeaz gain, irakasleek eurek proposaturiko zenbait gaietan sakondu zuten. Bestalde, urteroko bilerak urrira aurreratzea proposatu zuten, ikasturtearen hasierarekin batera egin eta ikasitakoa urtean zehar landu ahal izateko. Pariseko euskal etxeak bere egoitza eskaini zuen hurrengo ikasturteko bilera hori egiteko. Horrez gain, partehartzaileek harremana mantentzeko komunikazio sare iraunkorra sortzea proposatu zuten.

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxeak aurkeztutako karrozak II. saria lortu du bertako Inauterietan

2012/03/16

Olavarriako Gure Etxe Maiteak aurkeztutako karroza (argazkia Infoeme Diario On Line de Olavarria) Otsailaren 21ean bukatu ziren Buenos Aires probintziako Olavarria hirian 2012ko Inauterien jaiak. Gure Etxe Maitea-ko kideek partaidetza arrakastatsua izan zuten festan. Izan ere, euskaldunek aurkeztutako baserri itxurako karrozak bigarren saria lortu zuen, diseinuen hautaketan. Duela bi urte berrabiatu zen euskal erakundeak aurtengo egitaraua ere plazaratu du azken egunotan. Zabalik da jadanik euskal dantzak eta euskara ikasteko izena emateko epea. Ospakizunei dagokienez, Olavarriako euskal etxeak komunitate osoa gonbidatzen du Aberri Eguna ospatzera apirilaren 15ean. Beste alde batetik, larunbatero “Euskaldunen ordua” irratsaioa aireratuko da FM 97.1 frekuentzian.

Gehiago irakurri...


Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian" eleberria "Independent Foreign Fiction Prize" sarirako hautagai izendatua

2012/03/15

Bernardo Atxaga 2009an, "Zazpi etxe Frantzian" Iruñean aurkezten ari zela (argazkia NoticiasNavarra) Bernardo Atxagaren 'Zazpi etxe Frantzian' eleberriak kritika oso onak izan ditu Erresuma Batuan, iazko azaroan ingelesezko itzulpena argitaratu zenez geroztik. Orain 2011ko atzerriko fikziozko 15 lanik onenen artean aukeratu dute, 'Independent Foreign Fiction Prize' sariaren barruan. Datorren apirilaren 12an 15 horien artean aukeratuko dituzte bost finalistak. Atxagarekin batera, Haruki Murakami, Umberto Eco eta Amos Oz bezalako idazle ospetsuak daude hautagaien artean.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakariak bidaia hasiko du gaur Indiara, kooperazio eta enpresa harremanak sustatzeko

2012/03/15

Patxi Lopez lehendakaria Patxi Lopez lehendakariak bidaia hasiko du gaur Indiara, asiar herrialdean dauden euskal enpresei babesa emateko eta beste batzuei han harremanak egiten laguntzeko asmoarekin. Bidaiak kooperazio aldea ere badu, eta euskal ordezkaritzak Vicente Ferrer Fundazioko zenbait proiektu bisitatuko ditu. Horrez gain, martxoaren 21ean lehendakaria Indian bizi diren euskaldunekin bilduko da New Delhin, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Zuzendari Ainhoa Aldayk EuskalKultura.com-i baieztatu dionez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia