euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patxi Lopez lehendakariaren ustez Indiara egin duen bidaiak epe ertainean izango ditu emaitza zehatzak

2012/03/23

Lopez lehendakaria New Delhin Indiako euskaldunei egin zuen harrera ekitaldian (argazkia Irekia) Indian bizi diren euskaldunei egindako harrerarekin bukatu zuen asteazkenean Lehendakariak herrialde honetara egin duen gizarte- eta enpresa-arloko misioa. Ekitaldia New Delhin egin zen eta bertan lehendakariak bidaia "sentsazio baikorrarekin" bukatzen zuela adierazi zuen, emaitza zehatzak epe ertainean ikusiko direneko ustea agertuz. Euskal Herriko ia ehun enpresa eta erakundetako ordezkariak izan ditu lagun lehendakariak bidaian.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak Euskal Kultur Jaian parte hartzera gonbidatu ditu dantzari eta musikariak

2012/03/23

'Lagun Artean' antzerki taldeko kideak Corpus Christiko 2007ko jaietan (argazkiaEE) Bertoko eta kanpoko euskaldunak biltzeko asmoz, Euskal Kultur Jai handi bat antolatzen ari da Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Euskal kultura komunitate osoarekin partekatzea helburu duen festa hau uztailaren 27tik 29ra izango da eta, behin betiko programa ixteke, jakinarazi dute mota askotako proposamenak ari direla prestatzen, tartean ur-ekintzak Parana ibaian, umeentzako jokoak, sukaldaritza tailerrak eta dantza eta musika ikuskizunak. Kari horretara, parte hartzeko gonbite berezia luzatzen die Eusko Etxeak Argentina barru eta kanpoko euskal etxeetako dantza talde eta musikariei. Kostuei dagokienez, laster eskainiko ditu euskal etxeak ostatu prezioak.

Gehiago irakurri...


Idahoko Ganberak bakearen aldeko adierazpena onartu du, gobernuei elkarrizketa sustatzeko eskatuz

2012/03/22

Pete Cenarrusa Idahoko Ordezkari Ganbarako "State Affairs Committe" delakoak Euskal Herriko egoerari buruzko adierazpen publiko bat onetsi du, bere poza adieraziz ETAren ekintzen eteteagatik eta egoera berriarengatik. Horren aurrean Idahoko legebiltzarrak Espainiako eta Frantziako gobernuei, zein Euskadiko eta Nafarroako agintariei "elkarrizketa sustatzeko" gonbidetea luzatu die, bake iraunkorra lortu ahal izateko. Idahoko euskal komunitateak bultzatu du ekimena, 2002an egin zuen bezala. Orduan arrabotsa sortu zuen adierazpen hark; oraingoa "azkena izango den itxaropena" dute Idahoko eta AEBetako euskal komunitateko eragileek.

Gehiago irakurri...


Zuzenean internetez segitu ahal izango den kontzertua emango du gaur Donostian Maddi Zubeldiak

2012/03/22

Maddi Zubeldia Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariekin (argazkia Maite Deliart-Eke.org) Gaur ostegun arratsaldez kontzertua eskainiko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Maddi Zubeldia kantariak Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariek lagundurik, "Iparraldea bertan" zikloaren barne. Emanaldia zuzenean segitu ahal izango da internetez, streaming bidez [gogoratu zuzenean izango dela, Donostian arratsaldeko 7:30ak direnean; Londresen 6:30ak; Argentinan 3:30ak; Mexiko Hirian eguerdiko 12:30ak; Kalifornian goizeko 11:30ak; Australiako Sydneyn ostiraleko goizaldeko 5:30ak...]. Aukera polita bestela bertaratu ezin dutenentzat, etxetik internetez kontzertuko partaide izateko Donostian.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametzaren eta Cordoba-ko gobernuaren arteko harremanak gero eta sendoagoak

2012/03/22

Gure Ametza euskal etxeko kideak Walter Paez herri etxeko zuzendariarekin (argazkiaEE) Protokolozko bisita egin zion joan den martxoaren 16an Cordoba probintzia argentinarreko Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeko Zuzendaritza Batzordeak bertoko herri-etxeko zuzendaria den Walter Paez-i. Hainbat gaiz hitz egiten zuten euskal etxeko kideek eta probintziako gobernuaren ordezkariak, tartean, Euskal Herria Enparantzaren etorkizunaz. “Plazari dagokion proiektu bat eskuratu genion Paez-i, Rio Cuartoren ibaiertzea hobetzeko probintziako gobernuak daraman planean sar dezan”, adierazi diote EuskalKultura.com-i azken azaroan hautatuak izan ziren euskal erakundeko batzordekideek.

Gehiago irakurri...


Ehun urtetik gora darama pilotak bizi-bizi Tandil-en: Asquet-en kantxatik, 1895ean, gaurdaino

2012/03/21

Tandilgo Euskal Etxeak bere baitan daukan pilotalekua (argazkia EuskalKultura.com-en artxiboa) "oroitzapenen frontoia: desagertu diren antzinako kantxak" izenburupean, pilotari buruzko artikulu interesgarria zekarren atzokoan Tandil herriko Tandil Diario egunkariak, euskal pilotak Buenos Aires probintzia argentinarreko hiri horretan izan duen historia historia bilduz. Claudio Acevedok sinaturik, artikuluak hiriak izan dituen pilotalekuen historia egiten du, Asquet delako batek 1895ean eraiki zuen kantxatik abiatu eta gaur egungoetara iritsiz, aipatuz azken hauen artean Club Hipiko eta 'ferrocarril Sud'ekoa, Club Nahuel-ekoa, La Florida eta Banco Provincia-koa eta, bistan da, Euskal Etxeak bere baitan duena. Artikulua ekarri dugu hona.

Gehiago irakurri...


Emakumearen Egunean, argazki erakusketa eta saria Maria Rosa Ibarguren-i, La Plata Hiriak emana

2012/03/21

Maria Rosa Ibarguren de Macuso Udaletxeko atarian, saria hartu zuen egunean, martxoaren 12an (argazkia EE) La Platako Euzko Etxearen baitan zabalik segitzen duen “Atzoko eta gaurko emakumeak: beraiek ere gure historiako partaide” izeneko argazki-erakusketa estreinatu zen euskal elkartearen egoitzan martxoaren 12an. Egun berean, eta Buenos Aires probintziako hiriburu den herri berean, Udaleko Urrezko Aretoan, Erakunde eta Gizatalde Atzerritarren Udal Zuzendaritzak euskal etxeko kide den Maria Rosa Ibarguren de Macuso gailendu zuen “Kolektibitateetako Emakume Nabarmenen Hautaketa” ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Murtziako Euskal Etxeak hamar urte beteko ditu aurten, prest euskal kultura zabaltzen jarraitzeko

2012/03/21

Murtziako Euskal Etxeko bazkideak eta Zuzendaritza Batzordea 2012ko bilkura orokorrean (argazkia MurtziaEE) Murtziako Euskal Etxeak urteurren biribila ospatuko du aurten, bere lehendabiziko hamarkada betetzen baitu 2012honetan. Euskal elkarteak bere bilkura nagusia egin zuen iragan martxoaren 11an eta, besteak beste, aurten egingo diren ekimenen berri eman zuen. Ohiko jarduerez gain --euskera eskolak, musa, hileroko bazkaria...-- beste sail batzuk ere ari dira prestatzen: emakumeari buruzko hitzaldi bat, liburu aurkezpen bat, poesia eta musika irakurraldi bat, sukaldaritza ikastaro bat... Urtea bizi bizi hasi da Murtziako Euskal Etxean.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskal etxeak euskara barnetegiak antolatzen ari dira uztailerako NYen eta EHan

2012/03/20

NABOko euskara irakasleek ikasbilera egin zuten San Frantziskon otsailean (argazkia NABO) NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen federazioak euskara barnetegiak antolatu ditu aurtengo uztailerako, urtean zehar euskal elkarteetan ikasten ari diren pertsonek ikastaro trinkoagoak egiteko aukera izan dezaten. Barnetegietako bat Euskal Herrian egingo da, Arantzazuko barnetegian, uztailaren 1etik 15era. Bigarrena New Yorken izango da, astebetekoa, ziurrenik bigarren edo laugarren astean. Arantzazuko barnetegian izena emateko epea apirilaren 15ean bukatuko da; New Yorkekoa, ostera, 8-9 laguneko taldea osatzea lortzen bada bakarrik egin ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Frankfurt eta Berlinen izango da aste honetan Txalamobila, munduan zehar ibili den txalaparta ibiltaria

2012/03/20

Triniak Txalamobilarekin, Frankfurtera egin zuten aurreko bisitan "Txalamobila" proiektuaren bitartez txalapartaren soinuak munduan zehar eraman nahi ditu 'Komando Trini' izeneko sortzaile eta musikari taldeak. Bihar bertan Frankfurten izango dira, Euskal Ikasketen Alemaniako Etxeak gonbidatuta, eta "Musikmesse Frankfurt" izeneko musikatresnen azokan parte hartuko dute. Horrez gain, txalapartari buruzko lantegi bat emango dute Institut für vergleichende Irrelevanz (IVI) ikastetxe alternatiboan. Igandean taldea Berlinera hurbilduko da eta hiriburu alemaniarreko kaleetan, Mauerpark eta Kreuzberg-en, joko du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia