euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euzko Txokoak igerileku klimatizatua inauguratu du, ekarpen berri bat General Acha-ko herriari

2012/12/19

Gral. Achako Euzko Txokoa-ko igerileku klimatizatua (argazkiaEE) Komunitatearen beharrak kontuan hartuz eta herritarren eskaerari erantzunez, La Pampa probintziako General Acha herriko euskal etxeak hiru hilabeteko berritze lanak egin ditu bere igerilekua egokitu eta klimatizatzeko. Egitura berria bukatutakoan, igerilekua protokolozko ekintza batekin inauguratu zen joan den ostiralean, izen handiko Jose Meolans eta Eduardo Otero igerilarien partaidetzarekin. Igerilekuak araudiaren araberako neurriak ditu –10 x 25m– eta hobekuntza honekin urte osoan zabalduko zaio publikoari. Hau ez da, ordea, Euzko Txokoak komunitateari eskaintzen dion baliabide bakarra. Bere instalazioetan euskal pilota, saski baloia eta patin eskolak ere ematen dira.

Gehiago irakurri...


Arrasateko enpresa batek mugikorrentzako doako Gabon kanten aplikazioa sortu du

2012/12/18

"Euskal Gabon Kantak" aplikazioak eskaintzen dituen abestietako batzuk Gabon kanten letrak eta doinua zure mobilean eta edozein unetan eskuragarri izan nahi al dituzu? Bada, Arrasateko Skura Mobile enpresak Android sakelakoentzako "Euskal Gabon Kantak" aplikazioa sortu du zuretzako. Doan deskarga daiteke eta berari esker zure mobilean izango dituzu Euskal Herrian sasoi honetan gehien entzuten diren abestietako batzuk: Alaken, Din dan don, Dringilin dron, Elurra teilatuan, Erregeak, Gaueko izar, Gau ixila, Hator hator...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Euskaldun Hitza saioak ‘2012ko Libertad Saria’ jaso du, Komunitate-Interesduna sailean

2012/12/18

'Euskaldun Hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak 9 urte daramatza airean Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen iritzi eta pentsamoldeen adierazle den 'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak zilarrezko domina jaso du abendu honetan, 2012ko Libertad Sarien emanaldian. ‘Libertad Sariak’ gizarte eta gizakien aldeko lana -kultura, kazetaritza, politika eta enpresaritza arloetan- egiten dutenei ematen zaie urtero. Zazpirak Bat-eko Luis Maria Barrandeguy aurkezle nagusia duen saioa uhinetan zein interneten entzun daiteke astero eta Euskal Herriko musika, berriak, elkarrizketak eta oro har euskal kultura bere osotasunean zabaltzea du helburu.

Gehiago irakurri...


Aurten ere Olentzero munduko euskaldun guztien etxeetara helduko da internet eta mugikorrei esker!

2012/12/18

Olentzeroren gutuna aplikazioan txikiak ondo portatu diren edo ez jakin nahiko du ikazkinak! Munduko hainbat euskal etxek jaso dute jada Olentzeroren bisita, eta beste asko eta asko ikazkin magikoari ongi etorria prestatzen ari dira jada. Euskal etxe bat gertu ez dutenentzat, edo Euskal Herrian familiako txikiekin Olentzerori buruzko jarduerak eta jolasak egin nahi dituztenentzat, interneten dago aukera. Jarraian Olentzerori buruzko zenbait webgune biltzen ditugu eta, horiekin batera, aurtengo azken nobedadea ere: telefono mugikorrentzako Olentzeroren aplikazioa!

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldeak erakustaldia eskaini zuen Gizataldeen Azokan

2012/12/18

La Platako Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldea futbol zelaian (argazkiaEE) La Platako Unibertsitateko ikasle talde batek bultzatuta, martxoan proposatu zitzaion euskal etxeari erakundeko Itsuen Futbol Taldea sortzea. Zuzendaritza Batzordeak gustura onetsi zuen proiektua eta tokia emateaz gain beharrezkoak ziren egokitze lanak egin zituen eraikinean jokalariak egoki ibili ahal izateko. Euskal etxearen babesarekin, Argentinako Itsuentzako Kirol Federazioan sartzea lortu zuen taldeak eta hortik aurrera nazio mailako lehian sartzea. Abenduaren 1 eta 2an futbol erakustaldi bat eskaini zuten kirolariek Moreno Plazan, Buenos Aires probintziako hiriburuko Gizataldeen Azokaren baitan.

Gehiago irakurri...


"Bertsolari" dokumentalaren emanaldiak jakinmina piztu zuen Kaliforniako Stanford unibertsitatean

2012/12/17

Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma ikusten Kaliforniako Stanford unibertsitatean (argazkia JILLuzuriaga) Munduan zehar harrera oso ona izaten ari da Asier Altuna zuzendariaren "Bertsolari" filma eta nazioarteko ikusle askok interes handiarekin jaso dute bertsolaritzaren mundua era poetiko eta ulergarrian azaltzen duen lan hau. Horrela izan zen ere iragan azaroaren 28an, Kaliforniako Stanford unibertsitatean. Euskara eta euskal kultura irakurletzaren baitan antolatu zen emanaldia, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, eta bertara hurbildu ziren ikasle zein irakasleek saioaren ondorengo galdera-erantzunen tartean gaiari buruzko jakinmin handia erakutsi zuten.

Gehiago irakurri...


Egoera larrian den Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeak elkartea berpizteko bilera batera deitu du

2012/12/17

Balcarce'ko Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariak (argazkiaEE) Maria del Carmen Itza buru duen Balcarce’ko Euskaldunak Euskal Etxeko lagun talde batek deialdi berezi bat plazaratu du azken egunotan. Sare sozialetan eta herriko hedabidetan argitaratutako gutunean Buenos Aires probintziako herri honetako euskal etxearen egoera azaltzen da eta azalpenarekin batera gonbite bat luzatzen zaie hiriko euskal jatorriko lagunei. Oharraren helburua argia da: jendea euskal etxera hurbiltzera gonbidatzea instituzioaren bizitasuna berreskuratzeko. “Euskal Etxea Euskal Herriko kulturaren ordezkaria da herrian eta gure sorlekuarekin lotura mantendu nahi dugunon bilgunea. Baina gaur egun jende ezagatik ezin diegu lehen egiten genituen ekintzei aurre egin”, adierazten dute euskal etxeko arduradunek. Hitzordua bihar da, 20:00etan, General Balcarce klubean 17. kaleko 733 zenbakian.

Gehiago irakurri...


Zoriondu Gabonak euskaraz, sarean doan topa daitezkeen postal birtual hauekin

2012/12/17

HABEren Ikasbil webguneak eskaintze duen postaletako bat Eguberrietan lagun eta senitartekoei agur berezi bat helarazteko era erraz eta polita izan daiteke internet bidez postal birtualak bidaltzea. Eta are ederragoa, euskaraz, noski! Jarraian, urtero legez, sarean aurkitu ditugun euskal postalak bildu ditugu zuei eskaintzeko. Doakoak dira eta gehienak mezu batekin pertsonalizatu daitezke. Orain duzue garaia, gertu zein urrun bizi direnei Gabonak zoriontzeko!

Gehiago irakurri...


Betagarriren disko berria entzuten lehena izan nahi duzu? Ikus kontzertua zuzenean www.xurme.com-en

2012/12/14

Onlive plataformaren bitartez kontzertu bat iksuten zuzenean Euskal Herriko taberna batean Munduko edozein bazterretik Euskal Herriko musikaz eta kontzertuetaz gozatu nahi baduzu, aukera duzu orain www.xurme.com plataformari esker. Webgune honen bitartez euskal taldeen kontzertuak zuzenean ikusi ahalko dira, streaming sisteman. "OnLive" deitu diote musikaz gozatzeko modu berri honi eta gaur bertan estreinatuko da, gaueko hamarretan, Betagarri taldearen disko berriaren aurkezpenarekin (Euskal Herriko ordua). Kontzertua ikusteko nahikoa da ordenagailua izatea; baina horretaz gain, plataformak munduko taberna, kultur-etxe eta euskal etxeei saioa pantaila handian emateko gonbitea ere egiten die. Bartzelonako euskal etxean, adibidez, gertu dute dena jada!

Gehiago irakurri...


Dantzari, euskara ikasle eta irakasle eta etxeko lagun anitz bildu ziren Hiru Errekan 2012 urtea agurtzeko

2012/12/14

Topa bat egin zuten Hiru Erreka euskal etxeko kideek abenduaren 7an (argazkiakEE) Giro ederrean ospatu zuten Tres Arroyoseko euskal etxeko kideek urte amaierako jaia. Abenduaren 7an, 90 bat lagun bildu ziren Hiru Erreka-ko egoitzan eta pintxo eta dantzen artean, euren kopak altxatu zituzten badoan 2012ari ‘agur’ esateko. Hau ez da izan, ordea, euskal etxearen festa bakarra. Euskararen Eguna ere ospatu eta herriko Sarmiento Liburutegiaren kultur erakusketa batean hartu zuten parte Mariana Erneta irakasleak zuzentzen duen Hiru Errekako gazteen taldekoek. EuskalKultura.com-en artikulu honetan, Tres Arroyoseko euskal etxeko azken ekintzen laburpen eta argazkiak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia